Jolasetak lehendabiziko hiru puntuak bilatuko ditu igande honetan SPV Complutense taldearen aurka

11 Urria 2017

Emakumezkoen RC Jolaseta taldeak Iberdrola Ligako laugarren jardunaldia jokatuko du igande honetan (13:00etan), denboraldiko lehen garaipena lortzeko helburuarekin. Aurrean SPV Complutense taldea izango dute- RC Poloren aurka etxean jokaturiko partiduan izandako zentzazio onak berreskuratzen saiatuko dira.

 

Beste izen propio bat Antonella Brunirena izango da. Jolasetako jokalari ohiak talde madrildarrean jokatzen baitu. SPV laugarren postuan da eta txapelketako hasiera honetan CD Terrassa eta Egara Klubari gailendu zaio, lehendabiziko jardunaldian Club de Camporen aurka 3-1 galdu eta gero.

 

MUTILEK HIRUGARREN GARAIPENA BILATUKO DUTE VALLÉS TALDEAREN AURKA

 

Bere aldetik, gizonezkoen taldeak Ohorezko B Mailako hirugarren jardunaldia jokatuko du, oraingoan Vallés Esportiu taldearen aurka. Hirugarren garaipena jarraian lortzea izango dute helburu, sailkapenaren buruan mantentzen saiatzeko.

 

RC Jolasetako Entrenatzailea den Alejandro Iglesiasek partidu erakargarri bat aurreikusten du.Egungo liga txapeldunak jokalari interesgarri asko atera ditu azken urteotan, Espainiako Selekzioari jokalari asko emanez.

 

Entrenatzaile madrildarrak bere taldea “erasora” irtetea nahi du eta partidua “proba on bat” izango dela uste du, Jolasetan maila honetako “oilar” baten aurka eman dezakeen “maila ezagutzeko”.

Atletic Terrasaren harrobiko taldeak puntu bakarra lortu du lehen bi jardunaldietan, Egara 1935ren aurka berdindu eta Linia 22 taldearen aurka galdu ondoren.

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 946 083 776
  • 649 15 61 51
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).