RC JOLASETA

16 Azaroa 2017

Iberdrola Ligako lehen itzuliko azken partidua ospatuko da Igande honetan Negurin 12:30etatik aurrera. Emakumezko RC Jolasetak FC Junior taldearen aurka jolastuko du hirugarrenez jarraian Erreginaren Kopara sailkatzeko helburuarekin.

Talde Getxoztarrak garaipen bat nahikoa du zuzenean Martxoan Valentzian ospatuko den Kopara sailkatzeko. Bizkaitarrak 7 puntu dituzte, Atletic Terrassak baino bi puntu gehiago eta baliteke puntu bakarra ere nahikoa izatea. Dena den RC Jolasetakoek garaipenean baino ez dute pentsatzen.

RC Jolasetako entrenatzailea den Guillermo Carnicer-ek azaldu duenez, “koparako sailkatzeak Espainiako Hockeyan jokatzen den astebururik politena bizitzea dakar. Dena den taldearen helburua sailkapenaren postu lasai horietan mantentzea da”.

"Junior taldeak baja asko ditu baina Cris Guinea berreskuratzen dute. Erasoan asko kostatzen zaie min egitea azken aldian baina talde oso ona direla argi dago” adierazi du Bizkaitarren entrenatzaileak. Carnicer-ek oso ondo ezagutzen du Kataluniako taldea, izan ere azken hiru denboraldietan lantalde teknikoaren parte izan da.



JOLASETAK EGARA 1935 TALDEAREN AURKA JOKATUKO DU IGANDE HONETAN,12:45ETATIK AURRERA, PARTIDURIK GALDU GABE JARRAITZEKO HELBURUAREKIN

Gizonezkoen RC Jolasetak bere emaitza onekin jarraitu nahi du. Igande honetan Ohorezko B mailako laugarren sailkatua den Egara 1935 taldea izango du aurkari 12:45etatik aurrera, igoera postuetan mantentzeko helburuarekin.

Getxotarrak bigarren postuan daude pasa den astean liderraren aurka berdindu ondoren. Bizkaitarrak argi utzi zuten dinamika positibo hau ez dela kasualitatea.

“ Partidu gogorra dugu zelai zail batean. Maila handiko jokalariak dituzte eta gure sentsazio onak berresten saiatuko gara” adierazi du Jolasetako entrenatzaileak.

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 946 083 776
  • 649 15 61 51
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).