Barakaldo eta Zuazok balentria lortzea posible ikusten dute

18 Azaroa 2016

24 ordu exkax geratzen dira Zuazok bere zalegoen aurrean Europako lehen partida jokatzeko. Giro berezia nabari da egun hauetan Barakaldoko kaleetan. Ez da beste partidu soil bat. Lasesarrera joan ohi ez den jendea ere harmailetan izango da bihar arratsaldeko 18:30etatik aurrera, ez da gutxiagorako. Egunero ez da Europan jokatzen eta nahiz eta erronka zaila izan aurretik, lortu daitekeenaren jakitun dira. Joanekoan Höörs-en emandako 31-25eko emaitzari buelta ematea posible da joakalari eta teknikoen iritziz. Suediako lurretan non huts egin zuten aztertu dute eta aste osoan zehetasun guztiak landu dituzte aurkariari ezustekoa emateko. Lehenik aurkarien kontraeraso arinak eragin zituzten hutsegiteak zuzenduz eta Bigarren erasoa landuz, H65 Höörs taldearen defentsa indartsuari aurre egiteko. “ Buelta eman daitekeela uste dugu eta oso kontzentratuta gaude. Baloi errazak galdu genituen eta horretaz baliatu ziren” aitortu du Ainhoa Hernandezek, nahiz eta sei goleko diferentzia altxatu behar. “Galera inozorik egiten ez badugu gure aukerak izango ditugu”.

Zuazo

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 946 083 776
  • 649 15 61 51
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).