Puntu bat 55 minututan gehiago izan eta gero (21-21)
28 Otsaila 2017
Berdinketa lortu du Zuazok Granollersen jokatutako Loterias Ligako hamaseigarren jardunaldian. 55 minututan partidua kontrolatu eta gero, ihes egin dio garaipenak. Kataluniarrak 17 segundo falta zirela jarri dira aurrenekoz markagailuan aurretik, eta azken unea lortu du berdinketa Zuazok. Nekatuta iritsi dira Bizkaitarrak partiduko azken bost minutuetara.
Granollers taldeari golak egitea asko kostatzen da. Nahiz eta sailkapenean gian ez egon, jokalari garrantzitsuak ditu, besteak beste Zuazon jokatutako Laura Steinbach.
Ainhoa Gonzalezek hamar gol sartu ditu, horietariko batzuk zoragarriak. Naiara Egozkuen bost sartu ditu baina ez da garaipena lortzeko nahiko izan.Zuazok laugarren jarraitzen du 23 punturekin. Pena da Rocasak Malagan jasotako porrota ezin aprobetxatu izana, izan ere garaipena lortuz gero, hirugarren postuan egongo lirateke orain Zuazokoak. Malagarrek Lasesarre bisitatuko dute datorren larunbatean 19:30etatik aurrera. Bi garaipeneko aldea dago talde bien artean. Partidu hau irabaziz gero, Juanjo Gonzalezen taldeak aukera asko izango lituzke liga amaieran lehen 4 sailkatuen artean bukatzeko.
