RC JOLASETA - ATLETIC TERRASSA
15 Abendua 2016
Emakumezkoen Belar Hockey Gaineko Rc Jolasetak Atletic Terrasa hartuko du Negurin eguerdiko 12:30etatik aurrera. Partidu hau oso garrantzitsua da eta helburu bikoitza izango dira: Lehendabizikoa jaitsiera postuetatik aldentzea, izan ere Kataluniarrak aurkari zuzenak dira. Bigarrena Erreginaren Koparako sailkatzea bigarren aldiz jarraian.
Getxotarrak zazpigarren daude sailkapenean 7 punturekin, badakite garapena lortzeak jaitsiera postuak 6 punturaino aldentzea ekarriko lukeela. Neguko geldialdia abantaila horrekin bukatzea oso berri ona litzateke.
Koparako sailkapena ere jokoan da, bertan lehen zortzi sailkatuek parte hartzen dute. Horretarako Lipe Morenoren taldeari berdinketak balio dio baina ez dira horrekin konformatzen. Helburua hiru puntuak eskuratzea eta lehen fase hau sentsazio bikainekin bukatzea izango da.
