RC JOLASETA 2-2 EGARA 1935
05 Martxoa 2017
Belar Hockey gaineko gizonezkoen RC Jolaseta taldeak berdinketa baliotsua eskuratu zuen Ohorezko B Mailako liderra den Egara 1935 taldearen aurka. Berdinketa honi esker etxean partidurik galdu gabe jarraitzen dute.
Oso partidu irekia izan zen eta etxeko taldea aurreratu zen markagailuan Lucas Oviedo PC bat sartu eta gero. Bigarren laurdenean Virjik berdinketa lortu zuen jaurtiketa bortitz bati esker. Atsedenaldirako gutxi falta zenean Marc Salvatellak 2-1ekoa sartu zuen eta azken minutuetan Egarak berdinketa lortu zuen etxeko taldeak zenbait aukera garbi huts egin eta gero.
Jolasetak positibotzat jotzen du lorturiko emaitza, izan ere aurkaria oso talde indartsua da. Jolasetak bosgarren postuan jarraitzen du Atletico Sansebastianetik 6 puntura eta Pozuelotik hirura. Talde bi horiek igoera postuetan daude eta Negurira etorri beharko dira Liga amaitu aurretik. Datorren asteburuan getxotarrek Madril bistatuko dute Real Sociedad 1927 taldearen aukera jokatzeko. Talde Madrildarra Club de Camporen harrobi-taldea da eta seigarren postuan daude.
*** Lehen sailkatua mailaz igotzen da eta bigarrenak promozioa jokatzen du. Egara 1935 , Vallés Esportiú, Real Sociedad 1927 eta Pedralbes taldeek ezin dute mailaz igon harribi-taldeak dira eta.
