JOLASETAK EZIN IZAN DIO REALARI IRABAZI LIGAKO ESTRAINEKO PARTIDUAN

24 Iraila 2017

Belar hockey gaineko RC Jolasetak ezin izan du nahi bezala hasi Emakumezkoen ohorezko maila. Getxotarrek 4-0 galdu zuten Errealaren aurka.

Hasieran bizkaitarrek jabetza gehiago izan bazuten ere, atearen aurrean asmatu ezinik jarraitzen zuten. Gipuzkoarrek ordea, kontraeraso azkarrei esker aurretik jarri ziren, Patricia Marañak bi gol jarraian sartu zituelarik.

Bigarren zatian, Jolasetak 2-0ekoari buelta ematen saiatu zen, baina erasoan erakutsitako desordena oso handia izan zen. Azken laurdenean Guillermo Carnicer saiatu zen aldeak murrizten baina txuri-urdinek beste bil sartu zituzten eta partidua erabakita utzi zuten.

 

Bigarren jardunaldian getxotarrek RC Polo taldea jasoko dute. Kataluniarrek 4-0 irabazi diote aste honetan CD taldeari. Partidua Urriaren 1ean izango da 11:00etatik aurrera.

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 946 083 776
  • 649 15 61 51
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).