Selekzio espainiar juniorra

01 Urria 2014

Sagrario Santanak gure jokalari jubenilei, Maddi Aallari eta Natalia Sanzi hain zuzen ere, deitu egin die Espainol Junior Selekzioaren kontzentrazio-deira joateko, urriaren 5etik 9ra Valentzian.

Jokalari biak, konbinatu jubenilean lehenago egondakoak hain zuzen, beste aurrerapauso bat emango dute Estatuko konbinatuetan daramaten ibilbidean.

Nahiz eta gazteak izan -biak dira Zuazo jubenilaren jokalariak- beraien kalitatea eman diote Klubeko lehenengo taldeari (Prosetecnisa Zuazo). Izan ere, ohikoa izaten da bata eta bestea deituak egotea partiduetan jokatzeko; Maddi atepean eta Natalia bigarren pibot gisa.

Hortaz, bi neska hauen aurrera egite pertsonala eta Klubeko goreneko kategorian jazo duten esperientzia dira, dudarik gabe, oraingo deialdia eta etorkizunekoak egiaztatuko dutenak.

Deialdi ofiziala: Deialdia osatzen dutenak dira Ana Marin (Fuengirola Eskubaloia) eta Maddi Aalla (Prosetecnisa Zuazo), atepean; Anthia Espiñeira (Mecalia Atlético Guardés) eta Beatriz Puertas (Clínicas Rincón Málaga), erdian; Eider Iruarrizaga (Elche Mustang), María Francés (Helvetia Alcobendas) eta Nerea Prieto (Villaverde Eskubaloia), eskumako hegalean; Andrea Zaldua (Zarautz), Natalia Martínez (Gijón Eskubaloia) eta Patricia Descalzo (Canyamelar Valencia), ezkerreko hegalean; Maitane Etxebarria (Bera Bera) eta María Prieto (CLEBA), eskumako muturrean; Laura Hernández (Elche Mustang) eta Mireia Torras (OAR Gràcia Sabadell), ezkerreko muturrean; Natalia Sanz (Prosetecnisa Zuazo) eta Silvia Ausás (KH-7 Granollers), pibotan.

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 946 083 776
  • 649 15 61 51
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).