Sestao Boleibolek bosgarren postua defendatuko du Torrelavegan

04 Abendua 2020

Talde berde-beltza bolada onari eusten saiatuko da, gorantz doan aurkariaren aurrean

Sestao Boleibolek denboraldiko bidaia laburrena egingo du. Larunbatean, berde-beltzak, konfiantzaz beterik, emaitza bolada bikainari eusteko asmoa sendoarekin, La Habana Zaharra pabiloian izango dira, CV Torrelavega 1895 taldearen aurka jokatzeko. Jarraian kateatutako azken lau garaipenek bosgarren posturaino igo dute talde sestaoarra, txapelketako garai honetan Superliga 2an inoiz izan duen posturik onena. Azken bost neurketetatik hiru irabazi eta beste biak tie break-ean galdu dituen eta gorantz doan aurkariaren aurka postua defendatzea izango da helburua. Goi mailako lehia beraz, elkar oso ondo ezagutzen duten bi talderen artean.

 

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 946 083 776
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.