Sestaoren porrot gozoaren ondoren, bigarren itzuliari ilusioz gainezka egingo diote aurre

18 Abendua 2019

Talde verde-beltzak 0-3 galdu du Sayreren aurkako partida on batean, Superligako lehen itzuliaren amaieran.

 

Sestaoko CV taldeak 0-3 galdu du Benedictan (20-25, 22-25 eta 22-25) Sayre Décimas taldearen aurka. Azken markagailua alde izan ez arren, partidak sentsazio onak utzi zituen ezkerraldekoenengan, eta ilusioa pizteko arrazoiak txapelketako bigarren zatian. Paki Blancoren jokalariek euren nortasun ezaugarriak berreskuratu zituzten aurkari boteretsu bat estutzeko,eta honek  bere baliabide onenak erabili behar izan zituen set bakoitzaren azken txanpan etxekoak mendean hartzeko.

Beste behin ere bere taldea ondo babestu zuen zalegoak  eta partida ona jokatu zuten. Bizkaitarrek defentsa-maila bikainarekin goarazi zuten. Sestao bederatzigarren postuan dago 13 punturekin, seigarren postutik bi puntura eta arrisku eremuarekiko lau puntuko koltxoiarekin.

Datorren larunbatean, sestaoarrek Voley Playa Madrid taldearen aurka jokatuko dute Benediktan. Hirugarren postuan daude sailkatuta madrildarrak. Bigarren itzuliko lehen partida izango da eta urteko azkena, hiru asteko geldialdi baten aurretik.

 

 

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).