Bilbok Stilori irabazi dio derbian

29 Abendua 2017

Jose Ander Muñozenek hamabi gol sartu zituzten, hasieratik nagusi izan ziren partiduan.

Emakumezkoen Bilbo Areto Futbol taldeak nagusitasunez eraman zuen derbi bilbotarra. Gorritxoak Stilo baino gehiago izan ziren,12-1, San Inazioko kiroldegian jokatutako partiduan eta urtea Bigarren mailako bederatzigarren poztasun bukatu zuten, bederatzi garaipen, lau berdinketa eta porrot bakarrarekin. Lehen itzulia bukatzeko Ordizian jokatu beharreko partidua baino ez zaie geratzen. Stiloren aurka hiruna gol sartu zituzten Garbiñek eta Pitxik, eta gol bakarra Jess,Elena,Diana,Estieta Enarak. Azken gola Stilok bere atean sarturikoa izan zen.

 

“Partiduak ez du ezer berezirik izan. Hasieratik asko presionatu genuen eta aurkariak presiopetik irten ezinik egon ziren. Baloi jabetza izan dugu eta gol aukerak ugariak izan dira. Ondo ibili gara hasieratik. Zati bietan gehiago izan gara, baloi asko berreskuratu ditugu eta defentsan zein erasoan bikain aritu gara” adierazi zuen Bilbo taldeko entrenatzailea den Jose Andres Muñozek.

 

Hasierakoa Bilbo F. S.: Alba, Diana, Jess, Pitxi y Esti.  Elena, Enara, Lorea, Garbiñe eta Idoia.

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).