Txurdinagan hasiko du liga Bidaideak Bilbao BSR taldeak Urriaren 22an
16 Ekaina 2016
2016-17 denboraldiko Ohorezko Mailako Gurpil-aulki Gaineko Saskibaloi denboraldiaren egutegia jakitera eman du FEDD erakundeak. Liga honetan hamaika taldek hartuko dute parte, denek denen kontra jokatuko dute bi itzulira eta azken sailkapeneko lehen lau taldeek “Final Four” bat jokatuko dute 2017ko Maiatzean, titulua lortzeko helburuarekin.
Bilbao BSR taldeak etxean abiatuko du denboraldia Basketmi Galiziarren aurka. Pasa den denboraldian talde berdinean jokatu dute Bilbao BSR eta Basketmi taldeek eta Bilbotarrak jokatutako partida bietan gailendu ziren. Abenconsak jaitsiera fasean aurrera egitea lortu zuen Joventut kataluniarren aurka eta denboraldi berria mailaren gogortasunaren jakitun abiatzen dute.
Bigarren astean Bidaideak taldeak Malagara egin beharko du bidaia, izan ere Domingo Gilen mutilek Clinicas Rincon taldeari egin beharko diote visita.
Hirugarren astean denboraldiko partida nagusienetako bat ospatuko da Txurdinagan, izan ere egungo Ligako, Kopako eta Europako Kopako txapeldunak diren CD Ilunion, Bilbon izango dira.