U.E. Santboiana vs Bizkaia Gernika R. T.

04 Apirila 2014

Bizkaia Gernika Rugby Taldea Baldiri Aleura doa asteon, domekan, matematikoki lortzeko Ohorezko Mailan geratzea.

Bizkaia Gernika Rugby Taldea Baldiri Aleura doa asteon, domekan, matematikoki lortzeko Ohorezko Mailan geratzea. Izan be, Universidade de Vigok galdu ezkero edo basurdeek puntu bi lortu ezkero, mailari eutsiko leuskioe basurdeek, eta hori da, hain zuzen be, denporaldi hasikeran jarri zan helburua. Edozelan be, esan behar da txikiagoa dala gure taldearen eta aurretik titulurako lehian dagozan taldeen arteko aldea atzetik jatorkuzanei daroatsegun aldea baino; baina aurreko postuetan horrenbeste talde dagoanez hain puntu gitxian, ia ezinezko izango jaku aurton seigarren geratzea. Partiduari jagokonez, etxekoak dira faborito, Gabonetatik hona indartu egin dira, eta horreri esker, jokalari barri horreei esker, azkenengo bost partiduak jarraian irabaztea lortu dabe. Gure taldean baja bi eukiko badoguz be, Markel eta Ortiz, domekan barrriro be taldeagaz jokatzeko moduan egongo da Ibarguengoitia. Aupa basurdeak!

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).