Vigo R.C. 20 - 20 Gernika Rugby Taldea

17 Abendua 2014

Vigora joan aurretik be partidu bardindua izango zala aurreikusten zan, eta basurdeak denpora osoan galiziarren atzetik ibili baziran be, ez eben amore emon eta lanean eta borrokan jarraitu eben, azken bardinketa lortu arte.

Vigokoek sartu ebezan puntuak lehenengo; Losadak 5. minutuan sartutako entseguari esker 5-0 aurreratu ziran. Basurdeak apur bat gehiago ziran etxekoak baino, baina ez eben punturik lortzen, batez be kontrarioen 22ko lerroan egiten ebezan akatsen ondorioz. Izan be, errore horreetako batean, Vigoko atzelariak «avant» baten osteko abantaila aprobetxau, 90 metroko arineketaldia egin eta baloia gernikarren marraren atzean itxi eban; transformazinoagaz, 12-0. Basurdeek 38. minutura arte itxaron behar izan eben lehenengo puntuak sartzeko, eta Thorstenek sartutako zigor-kolpeari esker 12-3 joan ziran aldagelara.

Atsedenetik bueltan entsegua sartu eban Jonbik, eta haren 5 puntuakaz eta Thorstenen transformazinoagaz 12-10 hurreratu ziran gernikarrak. Fase honetan basurdeek barriro be estu hartu ebezan Vigokoak, baina beste aktas bat egin eben; ondorioz, defensan 22ko lerroan jokatzen egotetik Mphok entsegua sartzera pasau ziran galiziarrak. Halanda be, 17-10 galtzen egon arren, argi egoan basurdeak zeozer lortzeko gogo eta asmoagaz joan zirala As Lagoaseraino, eta, hiru laurenekoek eginiko jokaldi bat borobilduz, entsegua sartu eban Feta Casteglionik, 17na bardintzeko. Oraindino be 12 minutu geratzen ziran azkenerako, eta talde biak puntuak sartu eta garaipena lortu gurean ibili ziran, nor baino nor: galiziarrek zigor-kolpea sartu eben 74. minutuan, eta gernikarrek, barriz, drop bat 76an. Halan amaitu zan partidua, 20na bardinduta, nahiz eta gogotsu ibili gernikarrak.

Aurretik be esan dogun legez, kontrarioak baino apur bat gehiago izan ziran basurdeak Vigon, baina errore txikiak egin ebezan, alboko sakeetan be ez ziran fin ibili eta ez eben jakin erasoko jokaldiak borobiltzen, eta hori dana batuta, ezin izan eben emaitza hobea ekarri Galiziatik.

Orain, Ordiziari itxaron behar deutsegu Ligan. Goierrikoak be aurkari zuzenak dira, eta azken partiduetan taldeak joko ona errekuperau dau, badaukaz-ta horretarako moduko jokalariak. Seguru kontrario arriskutsu baten kontrako partidu ona izango dala, baina urtarrilaren 19ra arte itxaron beharko dogu. Bien bitartean Kopako kanporaketa daukagu Bathcoren kontra, datorren domekan, 12:30ean. Bertara, Santanderreko San Roman zelaira joan eta gure taldea animetako gonbita egiten deutsuegu Gernikako errugbizale guztioi.

Aupa basurdeak, egurre!!!

Blusens Universidade de Vigo : Juan M. Rodriguez, Oscar Ferreras, Maka Tatafu, Carlos López, Mariano Berlande, Javier Abadía, Mpho Mbiyozo, Adrián Fernández, Paul González, John Semple, Luis Losada, Carlos de Cabo, Javier A. Parga (K), David Riveiro eta Adolfo Rodríguez Uruburo. Honeek be jokatu eben: David Redondo, Ruben Rodríguez, Victor Salgado eta Alvaro Caride. Ordezkoak: Borja Vera eta Pedro González.

Gernika RT : Nicolás MARTINEZ, Unai LASA, Matías SANCHEZ, Oscar ASTARLOA, Iñaki ORTIZ, Matthew FOULDS, Jon BILBAO, Mua SALA, Iker OLAETA, Wiedemann THORSTEN , Jon MAGUNAZELAIA, Koldo BARANDIARAN, Martín SOUVILLE, Jon URKIJO eta Federico CASTEGLIONI. Honeek be jokatu eben: Jon Mikel ORDORIKA, GOTZON GERRIKABEITIA, Sven ATXIKALLENDE, Eneko INSUNZA, Eneko ZABALA, Xabier ETXANIZ eta Abdelafatth ES SAHEB.

Markagailua:

5. min., Luis Losadaren entsegua, 5-0
11. min., Uruburoren entsegua, Paul Gonzálezen transformazinoa, 12-0
38. min., Thorstenen zigor-kolpea, 12-3 Deskantsua
45. min., Bilbaoren entsegua, Thorstenen transformazinoa, 12-10

50. min., Mphoren entsegua, 17-10
68. min., Bilbaoren entsegua, Thorstenen transformazinoa, 17-17
70. min., Sempleren zigor-kolpea, 20-17 74. min., Olaetaren dropa, 20-20

p>(Argazkiak: Jorge Castro)

 

jorgecastro_vigo_gernika

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).