Distira gabeko garaipena Balonmano Base Villaverderen aurka (31-26)

27 Martxoa 2017

Prosetecnisa Zuazok garaipena eskuratu du arratsalde honetan Balonmano Base Villaverderen aurka Lasesarren jokatutako partiduan. Partidu hau Loterias Ligari dagokion hemeretzigarren jardunaldiaren barnean kokatzen da. Talde bien arteko desberdintasunak aurretiaz ezagunak ziren eta bazirudien are nabariagoak izango zirela Mantxako taldeak zituen bajen ondorioz, baina etxeko taldeak ez du partidu on bat jokatu.

Taldeko hainbat jokalari ez dira partidan behar den bezala sartuak egon eta Ainhoa Hernandez gainontzeko taldekideak aktibatzeko helburuarekin 10 minutuz jokoan izan da. Zuazoko entrenatzaileak ez zuen aurreikusita Ainhoa Hernandezek jokatzea baina egoerak horrela behartu du. Zuazok defentsan estutu duenean sei puntu arteko abantaila izatera iritsi da, 17-11 atsedenaldian.

Abantaila hori ikustean talde bizkaitarreko entrenatzailek ohiko jokolariei atsedena eman die, besteak beste hamabi gol sartu dituen Naiara Egozkueri edo arazo fisikoekin ibili den Irene Espinolari. Partida askotan jokatzeko aukera gutxien dituzten jokalariei minutuak emateko aukera ona izango zela zirudien baina ez da horrela izan.

Partidua bukatzeko hamabost minuturen faltan hogeita banako berdinketa zegoen. Etxeko aulkian zegoen atsekabea nabaria zen, izan ere oso zentzazio txarrak ematen zituen taldeak. Handik gutxira, Zuazokoek aurkaria estutu dutenean partidua berriz ere hautsi egin da. Amaieran 31-26. Zuazok datorren astean Alcobendas bisitatuko du. Laugarren postuak Barakaldokoen esku izaten jarraitzen du Rincon Fertilidad taldeak asko sufrituta Valladolideri irabazi ostean  eta Porriñok Atletico Guardesen aurkako derbian galdu eta gero.

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).