ZUAZO ESKUBALOI KLUBAREN AURKEZPENA

18 Azaroa 2014

Pasa den larunbatean, azaroak 15, Lasesarreko Polikiroldegian bildu ziren zuazotarrak Klubaren aurkezpena egiteko asmoz.

Polikiroldegiko sarrera nagusiko eskalinatan hasi zen ospakizuna, ia osorik Klubeko jokalariz eta pertsonez beteta, guztien argazki bat egiteko “gure etxea” delakoaren aurrean, Klubeko taldeen kirol ekintza gehienak bertan garatzen dira eta.

Behin barruan, Manu Ruizek, Eskubaloiko Euskal Federakundeako lehendakariak, eman zion hasiera ospakizunari Klubak egindako lanari golardo bat eskainita, oinarrian egindako lanari dagokionez bereziki, alegia; eta hortaz gain, gure Ohorezko Dibisioko taldeak izan duen ibilbide bikainari ere, noski.

Jarraitzeko, talde guztiak eta beraien partaideak banan-banan aurkeztuak izan ziren, eta jolaslekuaren erdigunetik iragan ondoren, oparitxo bat eman zitzaien egun hau ospatzeko.

Detailetxo horiek Barakaldoko zinegotziek (Begoña Gutierrez, Iker Rahona eta Casimiro Castaño) entregatu zituzten, baita Carmen Braumek ere, Bizkaiko Eskubaloiko Federakundeako lehendakariak hain zuzen. Azken horrek, hitz batzuk eskaini zizkion Klubak bere harrobiarekiko jartzen dituen maitasuna eta ahalegina galantari; halaber erakundearen martxa ezin hobea azpimarratu zuen, baita horrela jarraitzeko animatu ere.

Segidan, taldeak eta teknikari denak jolaslekuko erdigunera abiatu ziren familia argazkia egiteko asmoz, eta gure senior taldearen irrintzi xelebrea abestu zuten denok batera: “Ey neskak, geuria da…Bai….!!!!.

Inoiz baino boteretsuagoa durundatu zuen, durundatu ere, Lasesarreko polikiroldegian. Arratsaldeko seiak inguruan hutsitu genuen kantxa 9.

jardunaldia jokatzear zeuden DHFko bi taldeak berotu eta entrena zezaketen partidua hasi aurretik, eta era berean, pintxopote bat eskaini zitzaien han zeuden guztiei; halaber, Erretuertoko ALDI supermerkatuak eskainitako askaria eman zitzaien bertako neska-mutiko eta umeei.

Azpimarratu beharra dago ALDI supermerkatuaren kolaborazio eskuzabala ospakizun honetarako zenbait produktu oparitu ditu eta.

Ostean, Prosetecnisa Zuazo eta Clínicas Rincón Málaga Costa del Sol taldeak jolaslekura abiatu ziren gure txikien eskutik, zaleen aurrean aurkeztuak izateko hain zuzen ere. Eta une horretan eguneko azken ekintzari eman zitzaion bidea, gure jokalari ohia Miren Aldekoari egindako omenaldiaren bitartez.

Izatez, pasa den denboraldian esan zion agur bere jokalari aldiari Mirenek, eta esan beharra dugu neska hau beti eredua izan dela lanerako, baita umila eta fidela kolore batzuei eta Klub bati ere. Kamisetan eramaten zuen zenbakia 11a zenez, Klubeko lehen taldean ez du beste inork berriro jantziko zenbaki hura sekula ere ez.

Horiek horrela, Noelia Rodriguez eta Amaia Rojas zinegotziek eta Carmen Braum itzuli zion bere kamiseta. Hortaz aparte, gure artean egon ziren ere, besteak beste, Amaia Fernández eta Manu de Orbe zinegotziak,  Bizkaialdeko ordezkaria den Jon Garro, eta Grupo Urgatziko ordezkaria, Carlos del Campo.

Egun ezin hobea, gainera, gure seniorren garaipenak biribildutakoa. Azpimarratzekoa berriro ere, seniorreko neskak etxean inoiz menperatu gabe mantentzen direla momentuz.

Bere asistentziagatiko pertsona guztiekiko gure esker ona eta Conservas Camposei, Cervecería Pollitoari, Beurko Berria jatetxeari eta ALDI supermerkatuari bere ekarpenagatiko eta UKE-eko pertsonalari bere laguntzagatiko ekitaldi honetako.

Ez dugu besterik esateko…ZUAZO GARA!!!

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 946 083 776
  • 649 15 61 51
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).