Zuazok laugarren postuari eusten dio nahiz eta partidua galdu (23-22)

22 Maiatza 2017

Rincón Fertilidadek bere kantxan galduriko partiduari esker, bizkaitarrek eskura dute datorren urtean Europan jokatzea.

Inoiz baino hurbilago izan du Prosetecnisa Zuazok garaipena gaur Bidebietan. Azkenean 23-22 galdu du talde bizkaitarrak, minutu askotan aurretik izan delarik. Nahiz eta emaitza kaxkar hau jasan, bere aurkari zuzena den Rincón Fertilidad Málagak ere galdu egin du etxean Balonmano Villaverderen aurka 28-99 eta horri esker bizkaitarrek bere esku dute azken jardunaldian Europarako txartela eskuratzea bigarrenez jarraian.

Partidu bakarraren faltan gauzek berdin jarraitzen dute. Zuazok Aula Cultural jasoko du larunbatean Lasesarren eta irabaziz gero Europan izango dira berriz ere. Puzelakoek ez dute ezer jokoan baina bizkaitarrek ez dute garaipena egintzat eman behar, izan ere arratsalde honetan Rocasari irabazi diote bere kantxan.

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).