Zuazok urteko lehen partidua berdindu du Gijonen (28-28).

16 Urtarrila 2018

Bizkaitarrek garaipena gertu izan dute baina ez dira gai izan azken jabetza ondo kudeatzeko.

Hotel Gran Bilbao-Prosetecnisa Zuazo urteko lehen garaipena lortzetik gertu egon da, Azkenean 28na berdindu du Mavi Nuevas Tecnologias taldearen aurka. Juanjo Gonzalezen taldeak lehen 50 minutuetan partidua kontrolpean izan du, baina partidu amaierako bi jokaldietan egindako hutsegiteek bi puntu gehitzea eragotzi diote. Asturiarrak soilik birritan jarri dira aurretik baina bizkaitarrek segituan erantzun diote.

Atsedenaldira bizkaitarrak aurretik iritsi dira 13-14, baina azken jokaldian asmatuz gero abantaila hori handiagoa izateko aukerak izna dituzte. Denboraldi honetan behin baino gehiagotan gertatu zaie egoera hau. Bestela irudi hobea eman dute barakaldarrek eta huts egite horiek ekiditen badituzte emaitza hobeak iritsiko dira.  Hamar minuturen faltan 23-25 aurretik ziren Lasesarrekoak. Puntu honekin seigarren portuan kokatu dira, 13 punturekin. Denboraldiko lehen berdinketa dute Barakaldarrek.

Lerro hauetatik Sporting taldeko zaletu ultra batzuek izandako jarrera lotsagarria salatu nahi dugu, izan ere gure jokalariak iraintzera hurbildu dira. Ez da lehendabiziko aldia horrelako egoera bat pairatzen duguna eta gogor gaitzetsi nahi dugu, ardurak hartu behar dituenak hartu ditzan.

 

Mavi-Zuazo

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).