Bermeo-Urdaibai Arraun Elkartea

Taldea

Bermeo-Urdaibai Arraun Elkarteak, bere sorreratik, 1975 urtean, kirol honen maila gorenetan jokatu du era iraunkor batean, Kantauri Itsasoko entitate garratzitsuenetako bat izan arte, arrauneri dagokionez. Egun, emaitza onak ditu banku finkoko modalitate guztietan (traineruak, traineru txikiak eta batelak).

Bai bateletan zein traineru txikietan, hainbat txapelketa lortu ditu, nahiz eta bere ospea San Miguel traineruen ligan lortutako emaitzetatik datorren. Pareko beste liga batzuek antzera, hala nola BBVA (futbola), Asobal (eskubaloia) edota ACB (saskibaloia).

Albisteak

BERMEO BIGARREN EUSKADIKO TRAINERU TXAPELKETAN

28 Uztaila 2016

Bermeo bigarren, epaileak protagonistak Lekeitioko uretan. Arraunzale zaharrenek ere ez dute gogoratzen halako egoera. Hiru traineru zigortuta estatxa soltatzeagatik. Uretako epailak 30 segundu iraun zuen bandera jeitsi barik.

Ikusi...

GALIZIAKO MEIGAK URDAIBAIREN ALDE. 2. BANDERA BOIRON

28 Uztaila 2016

Bidai onuragarria Galiziara. Bitik bi. Moaña eta Boiroko bandeirak Bermeora.

Ikusi...

XXXIV BANDEIRA CONCELLO DE MOA�A. LIGAKO 1. BANDERA URDAIBAIENTZAT

28 Uztaila 2016

Urdaibaik bere aurreneko bandera irabazi du aurtengo San Miguel Ligan Moañan. Hondarribia liderra laugarren izan denez, hiru puntu kendu dizkiote bermeotarrek sailkapen nagusian.

Ikusi...

XXXVIII. GETXOKO IKURRINA. BERRIRO BIGARREN

28 Uztaila 2016

Berriro ere Urdaibai bigarren Getxoko estropadan. Ia Galizian sorte apurtxo bat badagoen

Ikusi...

URDAIBAI 3. BILBOKO VII. BANDERAN

28 Uztaila 2016

Berreiro ere 3. postua erlojuaren aurka Hondarribi eta Kaikuren atzetik

Ikusi...

HIRU URTE JARRAIAN, BIZKAIKO TRAINERU TXAPELDUN

16 Uztaila 2016

LEKEITION PASA DEN ASTEAZKENEAN EGINDAKO ESTROPADAN BERRIRO ERE BERMEOKO TRIPULAZIOAK LORTU ZUEN TXAPELA. KAIKU, ZIERBENA ETA ISUNTZA SAILKATU ZIREN HURRENEZ HURREN. LEKEITIOKO TRAINERUAK LORTU ZUEN ESKADIKO TXAPELKETARA SAILKATZEA PORTUGALETEKOA ATZEAN UTZITA.

Ikusi...

EUSKO LABEL V. BANDERA

13 Uztaila 2016

BERRIRO ERE BIGARREN. KONTXAKO BADIAN EGINDAKO ESTROPADAN URDAIBAI ITZULI ZEN BERE POSTURA, BIGARRENERA. INDARTSU DABILEN HONDARRIBIAREN TRAINERUAREN 11 SEGUNDU ATZETIK. 

Ikusi...

IV ORIO KANPINA BANDERA

13 Uztaila 2016

HIRUGARREN POSTUA ERLOJUAREN KONTRAKO ESTROPADA GOGOR BATEAN, HONDARRIBI ETA KAIKUREN ATZETIK. 

Ikusi...

URDAIBAI LIDERGOAN HONDARRIBIAREKIN BERDINDUTA

05 Uztaila 2016

IZUGARRIZKO AZKEN LUZE BAT EGINDA, URDAIBAI BIGARREN ESTROPADA HONETAN DONIBANEKO ERREKA TRAINERUAREN ATZETIK. 18 EHUNENETARA. HONDARRIBIA LAUGARRENA IZAN ZEN ETA ORAIN PUNTU KOPURU BERBERA DAUKATE TRAINERU BIEK (URDAIBAI ETA HONDARRIBIA).

Ikusi...

URDAIBAI BIGARRENA REAL ASTILLERO DE GUARNIZO BANDERAN

05 Uztaila 2016

BITIK BI BANDERA HONDARRABIARENTZAT ETA BITIK BI BIGARREN POSTUAK URDAIBAIARENTZAT

Ikusi...

URDAIBAI 2. PASAI DONIBANEN, VII BANDERA IBERDROLAN

26 Ekaina 2016

Aste buru bat Liga San Miguel estropadarik gabe eta Pasai Donibanen VII. Bandera Iberdrola egin zen. Hondarribik irabazi zuen Urdaibai 9 segundutara sartu zelarik.

Ikusi...

URDAIBAI BIGARRENA SEVILLAKO BASQUE COUNTRY ESTROPADAN

22 Ekaina 2016

Bou Bizkaia traineruak 2. postu on bat lortu zuen Sevillan egindako ACT Ligako 1. estropadan. Azken luze izugarria eginez Hondarribitik 4 segundura sailkatu zen atzetik Astillero eta Kaiku traineruak utzita

Ikusi...

URDAIBAI TALDEAREN AURKEZPENA

12 Ekaina 2016

TKE ligako klubek datorren astean hasiko dute aurtengo arraun denboraldia Sevillan (Andaluzia, Espainia), eta Urdaibaik pasa den domekan egin zuen taldearen aukezpena Bakioko Eneperi jatetxean.

Ikusi...

BIGARREN POSTU BI ASTEBURUAN

13 Uztaila 2015

Uztaileko bigarren asteburu honetan Urdaibaik bi bigarren postu lortu ditu: larunbatan Pasai San Pedron Hondarribia izan zen irabazlea eta igandean, Donostian, Orio. Ligako sailkapenean Urdaibai bigarrena da liderratik zortzi puntura.

Ikusi...

SAN MIGUEL LIGA HASI DA

28 Ekaina 2015

Gaur, ekainak 28,  San Miguel Liga Malagan hasi da. Gure arraunlariek lehenengo txandan estropada bikaina egin dabe, baina txanda irabazi arren bigarren postuagaz konformatu behar izan dabe.

Ikusi...

BERMEO ESPAINIAKO BATEL TXAPELDUNA

26 Apirila 2015

Bermeok irabazi dau, asteburu honetan Galizian jokatu den Espainiako Batel Txapelketa, bigarren eta hirugarren sailkatuak Cabo da Cruz eta Moaña izan direlarik.

Ikusi...

BERMEO, EUSKADIKO BATEL TXAPELDUNA

19 Apirila 2015

Asteburu honetan Legution ospatu den Euskadiko Batel txapelketa irabazi dau Bermeok, Zierbena eta Kaiku, bigarren eta hirugarren sailkatuak izan direlarik.

Ikusi...

BERMEO KONTXAKO TXAPELDUNA

15 Iraila 2014

Bermeok irabazi zuen Kontxako bigarren jardunaldia, Hondarribiari 5 segundu eta Kaikuri 10 segundu ateraz. Bermeo izan da talderik indartsuena Kontxako Banderan, bi jardunaldiak irabazi eta bi egunetako denborak batuta, orain arte egin den denborarik onena markatuz.

Ikusi...

BERMEO IRABAZLE KONTXAKO LEHEN IGANDEAN

08 Iraila 2014

Atzo, iraileko lehenengo igandea, ohiko den moduan, Kontxako lehen estropada jokatu zen, Bermeo-Urdaibai irabazlea izan zelarik,19:02:98ko denbora eginez. Atzo, iraileko lehenengo igandea, ohiko den moduan, Kontxako lehen estropada jokatu zen, Bermeo-Urdaibai irabazlea izan zelarik,19:02:98ko denbora eginez, inoiz egindako denborarik hoberenetik 3 segundutara. Datorren igandera itxaron beharko dugu aurtengo irabazlea nor...

Ikusi...

BERMEO IRABAZLE HONDARRIBIKO XVII. BANDERA-GP MAPFRE ESTROPADAN

25 Abuztua 2014

Asteburu bikaina Urdaibai-Aviarentzat, bigarren postua Nojan eta lehenengoa Hondarribian. Galizia eta Zarautzeko asteburuen ondoren, azken hau Urdaibairentzat emankorra izan da: Bigarren Nojan eta Lehenengoa Hondarribian. Estropade bi baino gelditzen ez direnean, play-offa nork jokatuko duen jakiteko Urdaibaik 55 puntu ditu, Astillerok 62 eta San Pedrok 64.

Ikusi...

BERMEO ESPAINIAKO TRAINERU TXAPELDUNA

04 Abuztua 2014

Bermeok irabazi du Espainiako traineru txapelketa, Kaiku eta Orio bigarren eta hirugarren sailkatuak izan direlarik.

Ikusi...

BERMEO EUSKADIKO TRAINERU TXAPELDUNA

01 Abuztua 2014

Atzo, San Inazio eguna, Lekeitioko uretan, Bermeok irabazi zuen Euskadiko traineru txapelketa. Atzo, San Inazio eguna, Lekeitioko uretan, Bermeok irabazi zuen Euskadiko traineru txapelketa, Hondarribia eta Orioren aurretik, hauek, bigarren eta hirugarren sailkatuak izan zirelarik.

Ikusi...

LARUNBATEAN LAUGARREN, IGANDEAN BANDERA

28 Uztaila 2014

Larunbatean, Getxon laugarren postua lortu du Urdaibaik, berriz, igandean Zierbenan XXXI Petronor Bandera irabazi du. Aste buruan bi  estropada jokatu dira: larunbatean Getxon eta igandean Zierbenan. Getxon, larunbata guztietako moduan Urdaibai lehenengo txandan irten zen, bere txanda irabaziiz estropadako laugarren postua lortu zuen. Igandean, berriz, ohorezko txandan aritu zen eta...

Ikusi...

ASTEBURU GAZI GOZOA

20 Uztaila 2014

Larunbatean Pasai San Pedron ,haizeak balditzatutako estropadan, Urdaibai bere txanda irabaziz bederatzigarren postuan gelditu zen. Berriz, igandean, Orion erlojuaren aurka lehenengo postua lortu zuen. Larunbatean Pasai San Pedron jokatu zen, 5 ziaboga eta 6 luzeko estropadan, txanda batetik bestera itsasoaren baldintzak asko aldatu ziren eta sailkapenean erabakigarriak izan ziren. Lehenengo...

Ikusi...

LARUBATAN BIGARREN, IGANDEAN LAUGARREN

13 Uztaila 2014

Asteburu honetan estropada oso desberdin bi jokatu dira, launbatan Pedreñan eta igandean Donostian. Larunbatan Urdaibaik bigarren postua lortu du eta igandean laugarrena. Bost jardunalditan Urdaibai punturik gehien lortu duen taldea da (54 puntu), lehenengo postu bat, hiru bigarren eta laugarren bat  

Ikusi...

BERMEO EUSKADIKO TXAPELDUNA TRAINERILLETAN

25 Maiatza 2014

Bermeok irabazi du asteburu honetan Mutrikun jokatu den Euskadiko Trainerilla txapelketa, Zierbena eta San Juan izan direlarik bigarren eta hirugarren sailkatuak. Bermeok irabazi du asteburu honetan Mutrikun jokatu den Euskadiko Trainerilla txapelketa, Zierbena eta San Juan izan direlarik bigarren eta hirugarren sailkatuak.

Ikusi...

Bermeo, Bizkaiko batel txapelketaren irabazlea

06 Apirila 2014

Estropada osoan Kaiku eta Zierbenagaz pare-parean ibili eta gero, Bermeok irabazi dau Bizkaiko Batel Txapelketa.  

Ikusi...

URDAIBAIK HELEGITEA JARRI DU KONTXAKO EMAITZA DELA ETA

16 Iraila 2013

Urdaibaik helegitea jarri du Donostiako Udalean Kontxako estropadan epaileek hartutako erabakiarekin desadostasuna adieraziz Urdaibaik, joan den ostiralean Donostiako Udalean,  Kontxako estropadan epaileek hartutako erabakiarekin desadostasuna adieraziz helegitea aurkeztu zuen. Igandean Jon Salsamendik prentsaurrekoa eman zuen, Kontxan gertatutakoak argitzeko asmotan, horretarako ordu erdiko aurkezpena eskaini  zuen argazkiak, bideoak eta GPSaren irudiak...

Ikusi...

LIGA AMAIERA ZORAGARRIA

16 Iraila 2013

Larunbatean, Bermeon irabazle eta igandean Portugaleten bigarren. Ligan bigarren postua Larunbatean, San Miguel ligako azken aurreko estropada bermeotarrek irabazi zuten eta “Bermeoko ikurrina” etxean gelditu zen. Bermeotarrak eta Hondarribiarrak lehia bizian ibili ziren lehen postuagatik borrokan, estropada zoragarria eskainiz. Azkenean, bermeotarrek irabazi zuten guztion poztasunerako. Igandean, “Bandera El Corte Inglés” izan...

Ikusi...

URETAN IRABAZI, BULEGOAN GALDU

09 Iraila 2013

Urdaibaik uretan irabazitakoa bulegoetan galtzen du, Hondarribiako direktibo eta patroiaren maniobrei esker.

Ikusi...

URDAIBAI GARAILE KONTXAKO LEHEN JARDUNALDIAN

04 Iraila 2013

Urdaibaik irabazi du Kontxako lehen jardunaldia, 3 segundu Hondarribiaren aurretik Igandean, irailak 1, jokatu da Kontxako lehen jardunaldia. Bermeotarrek lehenengo txandan irten ziren Orio, San Pedro eta Tiranekin.  Beraien txanda irabazita, 6 segundu Orioren aurretik, itxaron behar zuten bigarrena amaitu arte. Bigarren txanda horren irabazlea Hondarribia izan zen, baina denbora...

Ikusi...

KONTXARAKO SAILKATUTA

30 Abuztua 2013

Ostegun arratsaldean bermeotarrek Kontxarako sailkatzea lortu dute, laugarren denborarik onena lortuz. Igandean, lehenengo txandan arituko dira Orio, San Pedro eta Tiranekin batera.

Ikusi...

XV BANDERA FLAVIOBRIGA

25 Abuztua 2013

2013/08/25 Gaur goizean jokatu da Castro Urdialesen XV Bandera Flaviobriga deituriko estropada. Urdaibaik, nahiz eta estropada oso ona egin, seigarren postuarekin konformatu beharra izan du. Sailkapen orokorrean bigarren jarraitzen du.

Ikusi...

XXXII BANDERA NOBLE VILLA DE PORTUGALETE

25 Abuztua 2013

2013/08/25 Atzo jokatu zen Bilboko errekan XXXII Bandera Noble Villa de Portugalete deituriko estropada. Urdaibai bigarren gelditu zen eta sailkapen orokorrean bigarren postura igotzea lortu zuen.

Ikusi...

XXXVI ZARAUZKO ESTROPADAK

25 Abuztua 2013

Aurreko asteburuan XXXVI Zarauzko Estropadak jokatu ziren, bi estropada baina bandera bakarra, Urdaibaik hirugarren eta lehenengo postuak lortu zituelarik. Larunbateko jardunaldian Urdaibai hirugarren gelditu zen eta igandean lehenengoa izan zen, azkenean estropada irabaztea lortu zuen baina bandera barik gelditu zen. Bi jardunaldiak kontuan harturik bigarrena izan zen.

Ikusi...

BIGARREN POSTU BI

12 Abuztua 2013

2013/08/12 Azken asteburuan jokatutako estropadetan Urdaibaik bigarren postu bi lortu ditu Larunbatan, Hondarribian jokatutako estropadan, Urdaibaik, inork nahi ez zuen lehenengo kaletik bigarren egitea lortu zuen. Igandean ere bigarren egin zuen Pasai San Pedroko estropada berezian, sei luze eta bost ziaboga.  

Ikusi...

BIZKAIKO TXAPELKETA

25 Uztaila 2013

Lekeitioko uretan jokatu den Bizkaiko txapelketan, Bermeok hirugarren egin du.

Ikusi...

XXIII ORIOKO ESTROPADAK. ORIO KANPINA BANDERA

21 Uztaila 2013

Igandean, Orion, Urdaibai bigarren gelditu da "Orio kanpina bandera" estropadan. Orion bigarren postua lortuta eta asteburua amaituta, Urdaibaik hirugarren jarraitzen du Liga San Miguelen. sailkapen buru berriarengandik (Orio) hiru puntutara.

Ikusi...

IV BANDERA IBERDROLA

21 Uztaila 2013

Larunbatean, Pasai Donibanen jokatutako IV Bandera Iberdrola estropadan Urdaibaik laugarren egin zuen.

Ikusi...

II EUSKO LABEL BANDERA

14 Uztaila 2013

Urdaibaik bigarren egin du Donostian ospatu den Eusko Label Banderan. Pedreñatik Donostiara, errekatik itsasora. Oraigoan itsasoko estropada ikusteko aukera izan dugu. Hondarribia izan da irabazlea eta Urdaibai bigarrena. Asteburua amaituta Urdaibaik hirugarren jarraitzen du sailkapen orokorrean, sailkapen burutik hiru puntutara

Ikusi...

URDAIBAI BIGARREN PEDREÑAN

14 Uztaila 2013

Larunbatan Pedreñan jokatu den estropadan Urdaibaik bigarren egin du. Galiziatik, Kantabria aldera etorri da Liga San Miguel. Larunbatan Pedreñan jokatu den estropadan Orio izan da irabazlea eta Urdaibaik bigarren egin du.

Ikusi...

SAN MIGUEL LIGA GALIZIAN

10 Uztaila 2013

Joan den asteburuan San Miguel Liga Galiziara joan zen. Lehenengo estropadan, Sanxenxon, Urdaibaik laugarren postua lortu zuen eta igandekoan, Moañan, zazpigarrena. Bost jardunaldi jokatu ondoren Urdaibai hirugarren sailkatua da sailkapen-burutik (Kaiku) bederatzi puntura.

Ikusi...

SAN MIGUEL LIGA

30 Ekaina 2013

Bigarren eta hirugarren estropadak jokatu ondoren Urdaibai hirugarren sailkatua da, sailkapen burutik bi puntutara. Larunbatan. Laredon, Kaikuk irabazi zuen eta Urdaibai hirugarren izan zen eta igandean, Portugaleten, irabazlea Tirán izan da eta Urdaibai laugarrena.  

Ikusi...

EUSKADI BASQUE COUNTRY IKURRINA

17 Ekaina 2013

Bartzelonan ospatu den EUSKADI BASQUE COUNTRY IKURRINA irabazi du Urdaibaik. Traineruen San Miguel liga, aurten Bartzelonan hasi da. Ligako lehenengo estropada hau Urdaibaik irabazi du, bigarren Kaiku eta hirugarren Orio izan dira.

Ikusi...

LEKEITIOKO IKURRINA

10 Ekaina 2013

Urdaibaik irabazi du Lekeitioko ikurrina

Ikusi...

TRAINERU BERRIAREN AURKEZPENA

03 Ekaina 2013

Igandean aurkeztu eta bedeinkatu zen traineru berria, ostean, arraunlariak, entrenatzaileak, direktiboak, babesleak. e.a. bazkaltzera joan ziren Eneperi jatetxera.

Ikusi...

TRAINERU BERRIA

02 Ekaina 2013

Igandean, ekainak 2, eguerdian, entrenamendua eta gero (hamabi t´erdiak, ordu batak) Bermeoko Lameran, Urdaibaik bere traineru berria (platano itxurakoa) aurkeztuko du.

Ikusi...

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).