Bidezabal Atletismo taldea 1983an sortu zen Durangon, eta bere xedea Durangaldeako kirol errege honetako kirolariak klub bakar batean biltzea izan da.
Asko izan dira Bidezabal a.t.ak antolatutako lehiketak eta urte luzez aritu izan gara promozioetan hainbat ikastola eta Durangaldeko eskoletan. Honek bere bide zabaldu digu eta hainbat atleta modu bakanean nabarmentzea zein Atletismoko kluba handi bat izatea ekarri digu. Hain zuzen ere, azken denboraldi honetan Emakumezkoen Ohorezko Dibisio ligan, sailkapen onena lortu duen Euskadiko kluba izan da, Estatuko 80 kluben artean.
Bidezabal a.t., bestetik, Bizkaiko atlestismoaren motore ere bada. Durangon, Landakoko atletismoa pistan antolatzen ditu hainbat lehiketa bai eskola artekoak zein modu federatuan, Bizkaia eta Euskadikoak, eta honen ondorioz azken urteotan euskal atletismoaren aintzidari dugu maila askotan.
2004an Eusko Jaurlaritzaren aitorpena heldu zen kirol mailan emakume eta gizonen arteko berdinketaren alde egindako lanaren emaitza. Kirol alorrean Emakunde saria jaso zuen.
Bizkaialde Fundazioaren laguntzak Bizkaiko kirolean izan duen eraginak, bai orokorrean, zein atletismoan bereziki, aurrerapausu bat suposatu du. Bidezabalen kasuan, maila gorenetan Estatuko beste klub batzuekin konpetitzea ahalbidetzen du, Bizkaiko koloreak eta ikurra goraipatuz.
18 Azaroa 2024
Ayer domingo en las ruinas de Italica en Santiponce (Sevilla) el BIDEZABAL DURANGO ATLETISMO TALDEA hizo historia clasificándose por primera vez para una competición Internacional. En un Campeonato de España de cross por Clubs con más de 400 equipos disputándose los títulos en todas las categorías desde sub16 a absolutos,...