Club Ajedrez Sestao

Taldea

Sestao Xake Taldea 1981. urtean sortu zen. Sortu zenetik 35 urte baino gehiagoz gogor aritu da xakea hedatzen, eskoletan kurtsoak egiten, maila nazional zein internazionaleko txapelketekin, txapelketa ofizialen bidez, etab.Sestao Xake Taldea Dámaso Zugasti, Félix Arenas, Juan Viqueira, Eduardo Llano eta Jose Mª Martín jaunen ekimenari esker sortu zen, ordura arte Portugalete Xake Taldeko jokalariak zirenak. Haiei esker, gure kirola Sestao udalaren barruan finkatzeko beharrezko euskarriak lortu ziren.

Orduan izan zen Santiago Llanos Jaunak, orduko alkateak, Las Llanas udal polikiroldegiko ateak ireki zizkugula. Hainbeste denbora igaro ondoren leku berean jarraitzen dugu xakearekiko eta udalarekiko konpromezua mantenduz, xakearen alde eta beraz kulturaren alde egin duten alkateen babesarekin.

Gaur egun 100 bazkide baino gehiago ditugu, eta gure taldeak Bizkaia, Euskadi eta estatu maila gorenean lehiatzen dira. Baita ere, izen handiko Txapelketa Internazional Ireki bat antolatzen dugu, aurten 2018 urtean 34. aldiz ospatuko dena.

Gure baliorik handiena urtero titulodun irakasleekin antolatzen diren kurtso desberdinetan parte hartzen duten gazteak dira. Xakean ikasteko, liburutegi zabala dugu, eta gurea bezalako kirolari Internet-ek ematen dizkion aukerak erabiltzeko sarbidea ere badugu.

Gure lehen taldea aurtengo 2018 Espainiako Ohorezko Mailako Txapelduna da (estatuko maila gorena). Aurten lortutako garaipena bosgarren aldia izan da, 2012, 2013, 2016 eta 2017 urteetan lortutako garaipenak batuz. Estatu mailan ibilbide arrakastatsu hau 2007 urtean hasi zen, Lehenengo Mailan (Hegoaldea) garaipena lortu ondoren. Honekin batera, beste bost talde ditugu Bizkaia zein Euskadi mailan lehiatzen.

Gure eskola, 117 neska-mutil baino gehiago dituena, urtetik urte eskola mailan Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiko Xake Federakuntzarekin batera antolatzen dituen txapelketetan parte hartzen du, askotan garaipena lortuz.

Gure 25. urteurreneko ospakizunetan antolatu genituen ekitaldietan gurekin batera José Luis Bilbao Eguren orduko Bizkaiko Foru Aldundiko Ahaldun Nagusia eta Anatoly Karpov, Maisu Handia eta Munduko Txapelduna egon ziren, Xake Talde honek egindakoari balio handia ematen diona. Sestao Xake Taldean gure proiektuetan etengabe kalitate pauso bat emateko asmoa dugu.

Gure Taldean kirolak pertsonei ematen dien balore onei garrantzia ematea bilatzen dugu, bereziki gazteengan. Talde lana, berdintasuna, prestutasuna, kiroltasuna, osasun ona etab. bezalako baloreak.

Xakeak eta kasu honetan Sestao Xake Taldea, gizartearekin, kirolarekin eta gure gazteekin konprometiturik dago. Lan handia daraman eguneroko erronka bat da, baina urteetan zehar nahiko ordain ematen diguna, jokalarien, familien, lagunen, instituzioen, laguntzaileen, zuzendaritzaren eta guztien esfortzua merezi duelarik.

Albisteak

Sestao Bizkaialdek Club XADREZ Deportivo Ourenseri irabazi dio (4-2) eta lider jarri da bigarren jardunaldiaren ondoren

05 Urria 2020

Sestao Bizkaialdek 4-2 irabazi dio Club Xadrez Deportivo Ourenseri Carlos Suarez eta Karina Ambartsumovaren garaipenei esker. Emaitza honekin, talde bizkaitarra sailkapeneko lider jarri da bigarren jardunaldiaren ondoren. Sestao Bizkaialdek pauso sendoarekin jarraitzen du Lehen Mailako Espainiako Txapelketa honetan. Talde sestaotarrak 4-2 irabazi dio Galiziako Club Xadrez Deportivo Ourense taldeari bigarren...

Ikusi...

SESTAOKO PROMOZIO 5. XAKE TXAPELKETAN EGONDAKO PARTEHARTZE IZUGARRIA

29 Urria 2018

Atzo, urriak 28, Sestaoko Promozio 5. xake txapelketa izan zen. Festa handia izan zen hangoa, Las Llanaseko Udal Frontoian, 300 ume eta haien familiarteko eta monitoreen artean.

Ikusi...

Sestao EDP Espainiako Txapeldun hirugarren aldiz

03 Urria 2016

Talde bizkaitarrak Avilako Equigomari irabazi dio 4-3 eta 2012 eta 2013an irabazitako txapelketei, trofeo berri bat gehitzen die. Sestao EDPk Ohorezko Mailako Espainiako Txapelketa irabazi du hirugarrenez Igandean Huescako Monzón herrian. Azken errondan lortu du garaipena Equigoma Caja Social Catolica de Avila taldeari 4-3 nagusituz. Honekin hiru dira  talde bizkaitarrak...

Ikusi...

Garaipen garrantzitsua eskuratu du Sestao EDP taldeak, Solvay txapeldunaren aurka

29 Iraila 2016

Talde bizkaitarra, beltzekin, extremadurako taldearen aurka berdindu zuen Monzóneko Espainiako Txapelketaren estreinaldian. Garaipen garrantzitsua eskuratu du Sestao EDPk Huescako Monzón herrian ospatzen ari den Cluben arteko Espainiako Txapelketan. Talde Bizkaitarrak 5-2 irabazi dio egungo txapelduna den Torrelavegako Solvay taldeari eta azken garaipena eskuratzeko aukerak areagotu dituzte jokatu beharreko zazpi errondetatik...

Ikusi...

Berdinketarekin hasi du Espainiako Txapelketa Sestao EDPk Meridaren aurka

28 Iraila 2016

Talde Bizkaitarrak, beltzekin, berdinketarekin hasi du Monzóneko Espainiako Txapelketa, Extremadurako taldearen aurka. Sestao EDP taldeak Monzonen (Huesca) ospatzen den Espainiako Ohorezko Mailako Txapelketa berdinketa baliotsu batekin abiarazi du, Merida Patrimonio de la humanidad taldearen aurka. Lehen jardunaldia oso berdindua izan zen, izan ere, lau taldetik hiru, (Equigoma-Gros,Magic-Solvai eta EDp Sestap)...

Ikusi...

Sestao EDP Euskadiko partida azkarren txapelduna

24 Maiatza 2016

Sestaoarrak erraz gailendu ziren 44 puntu posibletatik 39 lortuz. Larunbat honetan Sestao EDP-k Altzagaren aurka jokatuko du Bizkaiko Koparen finala. Sestao EDP taldeak garaikur berri bat lortu du, Bizkaiko Partida azkarren garaipena lortu zuenetik hilabete exkax pasa eta gero Euskadiko Txapelketa lortu berri du Bergaran ospatutako txapelketan.  Alejandro Ruiz, Mario...

Ikusi...

Sestao EDP-Conteneo

28 Urtarrila 2016

Ikusi...

Sestao EDP-Gros

21 Urtarrila 2016

Ikusi...

Sestao EDP Iruñera

22 Urtarrila 2015

Ikusi...

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).