Simondrogas auzune sestaotarrean, Galindo ibaiaren ondoan, eta Kepa Barrondo Garairen eskutik, 1923an Kaiku Kirol Elkartea sortu zen. Koloreak orlegia eta beltza nagusi izango dira mende erdi honen zehar, ontzi desberdinetan: lehenengo “La Juanita”, eta gero, “Kaikutarra”, “Bilbotarra”, “Bizkaiko Ama”, “Cincuentenaria” eta “Bizkaitarra”.
Kirol Elkarte honen lehen jarduera futbola izan zen. Hala ere, 1925tik aurrera, eta Sestao Sporten izenean, Juanita traineruaren jabea bihartu ziren, Paulino Asua izango dutela patroi.
1929tik aurrera, traineruen arteko lehiaketetan parte hartu zuen, lehenengo “Juanita” traineruarekin, Sestao Sport taldeak emandakoa, eta gero, “Bilbotarra” traineruarekin, Axpeko Ondarroa eta Menigurenek egina, orduko 1.500 pezeta balio izan zuena.