TITULUAREN BILA

14 Ekaina 2018

Ohorezko mailako taldearen atseden jardunaldia aprobetxatuz, Bilboko harrobiko taldea Iruñean izango da 1.”A” mailako Iparraldeko multzoko txapeldun bilakatzeko helburuarekin. Ez  da lan erraza, izan er Burlatako Arga taldeak esperientzia handia du.

Ohorezko mailako taldearen atseden jardunaldia aprobetxatuz, Bilboko harrobiko taldea Iruñean izango da 1.”A” mailako Iparraldeko multzoko txapeldun bilakatzeko helburuarekin. Ez  da lan erraza, izan ere Burlatako Arga taldeak esperientzia handia du. Nafarrei irabazteko Saniko 9koak maila handian jokatu beharko du defentsan huts egiterik egin gabe, horrela erasoan lorturikoa aprobetxatuz.

Josias Sanchez ( San Inazio - Arga LN 02.06.18 )

Liga erregularrean talde ben artean jokaturiko bi partiduetan Nafarrek garaipenak lortu dituzte. Titulua partidu bakarrera erabakiko da. Orain arte egindakoak ez du askorako balio. Jokalari bilbotarrek entrenamendu saio onak egin dituzte astean zehar eta orain larunbatean 17:00etatik aurrera maila ematea baino ez da geratzen. Espero dugu oraingo honetan garaipena lortzea, azken urteetan oso hurbil geratu baitira.

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).