Beisbol San Inazio

Taldea

San Inazio-Beisbol Kirol elkartea, Pedro Aldayk sortu zuen 50. hamarkadaren hasieran, eta San Inazio auzoko mutilekin lan eginez klub honen historia hasi zuen. Garai hauetan, baseball-a Bizkaian sartu eta herrialdeen arteko lehen ligak hasi ziren. Rekaldeko Iturrigorri, Abandoko San Vicente, Club Deportivo eta San Inazio bera parte hartzen zuten lehiaketa hauetan.

Asko eta asko dira, Bizkaian jokatutako “nazioarte mailako lehen beisbol partidua” gogoratzen dutenak, San Inazio auzoan 50. hamarkadan. Orduan, San Inazio taldeak Santurtzira heldutako AEBtako armadako marinel talde baten aurka jokatu zuen. Nahiz eta, bilbotarrak partida galdu, marinelek esne hautsazko kutxak oparitu zieten, oso preziatuak garai haietan.

Horrela hasi zuen bere ibilbidea San Inazio taldeak, eta ordutik bai herrialdeen arteko zein Espainia mailako lehiaketetan parte hartu izan du. Nabarmentzekoak dira 60. eta 80. hamarkadetan gazteek lortutako Espainia mailako txapelketa, hala nola, 90.hamarkadaren hasieran, lehen dibisioko seniorrak txapeldunordeak suertatu ziren. 70. hamarkadan, taldeak ez zuen lehiaketetarik jokatu, zuzendaritza falta arazoengatik, eta La Salle (Deustu) eta Salesianos (Deustu) taldeetan aritu ziren jokalariak. Hain zuen ere, Salesianos taldean Ismael eta Marino Lejarreta txirrindulariek jokatu zuten.

1977an taldeak berriro ekin zion bere jarduerari. 50. hamarkadako taldeko 20 jokalari ohiak, Kirol elkartea berpiztu zuten Miguel Angel Barriosen gidaritzapean. Zuzendaritza batzordea eratu eta, seniorrak eta gazteak herrialde arteko ligak jokatzen hasi ziren. Hurrengo urtean, lau izango dira talde honetako ikurrarekin jokatuko duten taldeak (senior, gazte, kadete eta infantilak).
Hurrengo urteetan, San Inazio-Beisbol taldeak Espainiako txapelketetan parte hartu zuen, nahiz eta, Espania mailan nagusi ziren talde nafar, kataluniar eta madrildarren kontra ezin irabazi.

80. hamarkadan “Sani”-a eratu berri zen Espainiako 2. mailan jokatzen hasi zen, nahiz eta berehala igoera lortu eta lehen mailan jokatzen hasi, bai kataluniar, madrildar, aragoitar, nafar, balentziar eta asturiarren kontra. Hala ere, behe mailako taldeak izango dira taldeari benetako ospea emango diotenak, bai herrialde, autonomi zein Espainia mailako txapelketetan, kadeteak eta gazteek txapeldunak eta txapeldunordeak suertatu baitziren. 90. hamarkadan, Espainiako maila gorenetara helduko da taldea.

Egun, San Inazio taldeak Ohorezko Dibisioan jokatzen du seniorretan, eta Espainia mailako beste talde ezagunen kontra aritzen da, hala nola, Viladecans (egungo txapelduna), Iruñeako Irabia, Bartzelonako San Boi, Burlatako Arga, Tenerifeko Gorriak, e.a. Era berean, Euskal Liga berrian senior talde bat mantentzen du, hala nola, behe mailako taldeak: gazteak, kadeteak eta haurrak.
Ezin dugu ahantzi, taldeko jokalari askok parte hartu dutela Espainia mailako selekzio desberdinetan, eta nazioarte mailako txapelketetan, Bartzelonako Olinpiadak bezala. Bestetik, San Inazio taldea Ageneko (Frantzia) Nazioarteko txapelketara gonbitzen dute 1994 urtetik, ohorezko mailak lortuz europear taldeen kontra (holandarrak, italiarrak, frantziarrak eta alemandarrak, e.a.). Era berean, txapelketak antolatzen ditu Bilbon, bai Espainia zein nazioarteko talde eta selekzioekin. 1994tik aurrera, San Inazio kirol elkarteak amauter mailako txapelketa antolatzen du, arrakastatsua bai parte hartzaileen zein publikoaren artean. Modu honetan klubeko partaide izan direnekin eta klubaren historiaren parte izan direnekin biltzen gara.

Bukatzeko nabarmentzea nahi dugu, beisbol-a, are gehiago Deustu eta San Inazio auzuneetan, pertsona askoarentzat izan dela kirol honekin izan duten lehen kontaktoa, 40 urtetik hona. Auzune hauetan bizi direnen artean, kirol hau ezagutu edo jokatu duten asko daude (bai 50, 40, 20 edo 15 urte dutela), bai era federatu batean zein auzoko zelaietan.

Albisteak

DULCE MELODIA

15 Apirila 2024

Así se podría decir que fue la sintonía que salió el pasado sábado en Pamplona de los bates del Sani. Día caluroso y calor en el ataque de los bizkainos que al final de los dos encuentros de la jornada recolectaban 28 hits en 13 entradas. 10 batazos buenos en...

Ikusi...

DOBLE DERBI VASCO

11 Apirila 2024

¿Doble derbi vasco? Así es, las casualidades del calendario han querido que el próximo sábado 13 de Abril el San Inazio e Irabia midan sus fuerzas tanto en División de Honor como en 1ª División “A” – Grupo Norte. Dos campos y tres partidos este podría ser el resumen de...

Ikusi...

REGRESO Y BUENAS SENSACIONES

08 Apirila 2024

Calurosa mañana de sábado para retomar la marcha liguera y enfrente, el equipo sorpresa de este primer tercio de calendario en su fase clasificatoria. Grada con mucho público y mucha camiseta del Athetic entre los aficionados como antesala de lo que la noche futbolera nos traeríaEl Miralbueno de Zaragoza llegaba...

Ikusi...

UN PRIMER PASO FIRME

11 Martxoa 2024

Históricamente los principios de temporada para el San Inazio han resultado complicados por el escaso bagaje competitivo con el que la novena bilbaína arranca la liga estatal. Las dudas hay estaban pero afortunadamente y contrario a lo que la historia ha marcado en las últimas campañas, el Sani comienzo su...

Ikusi...

Esku hutsik

11 Maiatza 2021

San Inazio garaipenik gabe itzuli da Valentziatik, sentsazio gazi-gozoekin, hain zuzen ere. Ondo eta asko jokatu zuen. Asttros liderrari eutsi zioten, baina ez epaileei. Kritikoa izatea nahiko erraza da, baina, benetan zaila kritikarako objektiboa izatea. Ebidentziak hain argiak direnean eta kamerek "grabatuta" dutenean, batez ere. Bilbotarrek ondo jokatu zuen...

Ikusi...

Helburua, Valentzian puntuak eskuratzea

07 Maiatza 2021

Hiru izan dira azken urte eta erdian San Inazio Bilbao Bizkaiak eta Astro Valentziak jokatu dituzten norgehiagokak. Aurreko biak Ohorezko Mailako liga erregularreko azken jardunaldietan izan ziren, eta lehenengoa, aldiz, 2019ko Kopako finalerako sailkatzekoan, Bilboko taldea txapeldunorde izan baitzen. Hiru partidetatik San Inazio horietako bitan garaile izan zen. Azkenean, egia da,...

Ikusi...

Jardunaldi garrantzitsua

20 Urria 2020

Valentziako Astros talde zaila hartzeko unea iritsi da. San Inaziok bezala, valentziarrek garaipenengatik kontatzen dituzte partidak, baina azken hauek bilbotarrek baino bi partida gehiago jokatu dituzte, urriaren 3ko Sant Boi-San Inazio norgehiagoka euriagatik bertan behera geratu zelako. Bi taldeak maila onean ari dira jokatzen eta ohikoa da euren partidetan beisbol ona...

Ikusi...

Lehenengo irteera

25 Iraila 2020

Bigarren astean Ohorezko Mailan jokatuko da eta bederatzigarrenerako lehen irteera. Sani ibaiak Madrilgo Erkidegora egiten duen bidaia bat da, hain zuzen ere, osasun aldetik oso zaila den une batean, eta, Bizkaiko erakundearen arduradunen iritziz, gogoeta eragin beharko lieke EBFBko kudeatzaileei partida horiek egungo ziurgabetasun- eta arrisku-egoeran jokatzearen komenigarritasunari buruz. Kirol arloari...

Ikusi...

Denak bere horretan jarraitzen du

19 Ekaina 2019

Asteburu gazi gozoa izan da Sanirentzat larunbatean Viladecans taldeari hit eta karrerarik egin gabe irabazi eta igandean liderrak galdu izana aprobetxatu ezinik galdu eta gero. Bigarren postuan daude sailkapenean, 2 partiduko diferentziarekin. 0-6 eta 9-4 izan ziren emaitzak.   Elio Silva izan zen lehen  jokoko protagonista. Ligako jaurtitzaile onena izaten ari denak...

Ikusi...

Ohorezko Maila berriz ere etxean

07 Ekaina 2019

Sani berriz ere lehian da. Pasa den asteburuko atseden jardunaldia eta gero hemen da liga txapelketa. CBS Miralbueno jasoko du etxean talde bilbotarrak. Zaragozakoak sailkapenaren azken postuan daude baina horrek ez du esan nahi gauzak erraz jartzen dituztenik. Horren adibide, azken jardunaldian Marlins Tenifekoen aurka, egungo liderrak, erakutsitako maila.  San...

Ikusi...

DENBORALDI HISTORIKOA

30 Uztaila 2018

2018 denboraldi amaiera bikaina San Inaziorako, Beisbol Navarra-ren aurka bere 2 partidak irabazi ostean, eta aldeko emaitzak itzaroz gero, ligako taulan hirugarren posizioa lortu zuen, Bilboko taldearen emaitza hoberena hau izanda historikoki.   2018 denboraldi amaiera bikaina San Inaziorako, Beisbol Navarra-ren aurka bere 2 partidak irabazi ostean, eta aldeko emaitzak itzaroz...

Ikusi...

ERRITMOA GALDU GABE

16 Uztaila 2018

Garaipen bana lortu dute Sanik eta Astros taldeek Valentzian jokatutako norgehiagoketan. Bigarren jokoan lorturiko garaipenari esker, hirugarren sailkatua den Sant Boirekiko joko bakarrera jarraitzen dute. Partiduak 1-11 eta 14-10 bukatu ziren. Valentziarrak nagusi izan ziren lehen partiduan jokoaren alde guztietan. Cesar Gonzalezek porrota jasan zuen eta Giovanni Ramirezek ordezkatu zion....

Ikusi...

AZKEN IRTEERA

12 Uztaila 2018

Pasa den jardunaldiko  bigarren partiduan pasatako dezepzioaren ondoren, San Inazio Valentziara doa Astros taldearen aurka jokatzera. Bigarren postuan daude Valentziarrak. Bilbon joanekoan jokaturiko bi partiduetan bizkaitarrak nagusi izan baziren ere, oso zaila izango da talde valentziarrari etxean irabaztea Partiduak larunbatean 18:00etan eta igandean 10:30etan izango dira.

Ikusi...

DENAK BERDIN JARRAITZEN DU

09 Uztaila 2018

Garapenak elkarbanatu ditu San Inaziok Sant Boi aurkari zuzenaren aurka. Lehen jokoa Sanirentzat 9-10 eta bigarrena kataluniarrentzat 9-0. Cesar Gonzalezek denboraldi honetako zortzigarren garaipena eskuratu du. Irekieran 5.2 sarrera izan ziren eta soilik lasterketa bat burutu zen bertan. Giovanni Ramirez eta Ibrain Santanagatik ordezkatuak izan ziren. Partidu hasieran bilbotarrek lehen...

Ikusi...

JARDUNALDI GARRANTZITSUA

05 Uztaila 2018

Tenerifeko Marlins taldearen aurka utzitako sentsazio onen ondoren, bilbotarren egoera zein den berresteko unea iritsi da. Mailako hirugarren sailkatua den Sant Boi iritsiko da Uztailaren 7an arratsaldeko 14:30etatik aurrera. Talde bien artean garaipen bakarreko aldea dago kataluniarren alde, beraz jardunaldi garrantzitsu baten aurrean gaude. Sant Boik bere postuari eutsi nahi...

Ikusi...

OHOREZKO MAILA BERRIZ ERE

28 Ekaina 2018

18 urtez azpiko Estatuko Seriea dela eta, seniorren aktibitatea geldi egin zen pasa den asteburuan, baina zaletuek berriz ere Ohorezko Mailan taldea lehian ikusteko aukera izango dute zaletuek. Bilbokoek ligako liderrak bisitatuko dituzte eta aurten ere baliteke beraiek irabaztea. Momentuz soilik partidu bat galdu dute jokatutako 24 partiduetan.  

Ikusi...

18 URTEZ AZPIKO ESTATUKO SERIEA

21 Ekaina 2018

Beste urte betez Bilboko zaletuek promozio mailetako beisbola ikusteko aukera izango dute Errekaldeko Kiroldegian. 2018ko edizio honetan san Inaziok 18 urtez azpiko Estatuko Seriea antolatzen du. Beste urte betez Bilboko zaletuek promozio mailetako beisbola ikusteko aukera izango dute Errekaldeko Kiroldegian. 2018ko edizio honetan san Inaziok 18 urtez azpiko Estatuko Seriea...

Ikusi...

TXAPELDUNAK

17 Ekaina 2018

Arrakastaz beteriko asteburua San Inaziorentzat. Argaren aurka Irabia Ikastetxean extra-inningsean 3-2 irabazi ondoren, 1. “A” MAILAKO Iparraldeko txapeldun bilakatu dira bizkaitarrak. Arrakastaz beteriko asteburua San Inaziorentzat. Argaren aurka Irabia Ikastetxean extra-inningsean 3-2 irabazi ondoren, 1. “A” MAILAKO Iparraldeko txapeldun bilakatu dira bizkaitarrak.     Josias Sanchez jaurtitzailea izan zen partiduko protagonista, izan ere...

Ikusi...

TITULUAREN BILA

14 Ekaina 2018

Ohorezko mailako taldearen atseden jardunaldia aprobetxatuz, Bilboko harrobiko taldea Iruñean izango da 1.”A” mailako Iparraldeko multzoko txapeldun bilakatzeko helburuarekin. Ez  da lan erraza, izan er Burlatako Arga taldeak esperientzia handia du. Ohorezko mailako taldearen atseden jardunaldia aprobetxatuz, Bilboko harrobiko taldea Iruñean izango da 1.”A” mailako Iparraldeko multzoko txapeldun bilakatzeko helburuarekin....

Ikusi...

AURKARI ZAILA

12 Apirila 2018

Oporren eta atseden jardunaldiaren ondoren, San Inazio berriz ere bueltan da eta Tenerifeko Marlins talde ahaltsua izango dute aurrean, egungo txapeldunak hain zuzen. Oporren eta atseden jardunaldiaren ondoren, San Inazio berriz ere bueltan da eta Tenerifeko Marlins talde ahaltsua izango dute aurrean, egungo txapeldunak hain zuzen.   Kanariarrek ez dute partidurik galdu...

Ikusi...

HASIERA GAZI-GOZOA

12 Martxoa 2018

Liga hasiera gazi-gozoa izan du San Inaziok, Nafarroatik garaipen eta porrot batekin itzuli eta gero.  Oso partidu desberdinak izan ziren beraien artean, lehendabizikoak bilbotarrak gailendu ziren 19-1 eta bigarrenean nafarrak 4-1. Lehen jokoan San Inaziokoek erasoan erakustaldia eman zuten, lehen sarreratik puntuak lortu zituzten. Hector Perozo eta Eduardi Rivasen 3...

Ikusi...

EUSKAL DERBI BIKOITZA HASTEKO

08 Martxoa 2018

Euskal derbi bikoitza izango du asteburu honetan. Ohorezko mailan, San Inazio Burlatara joango da Pamplona taldearen aurka jokatzeko. Cesar Gonzalezen itzulera izango da, denboraldi batez kanpoan izan eta gero. Euskal derbi bikoitza izango du asteburu honetan. Ohorezko mailan, San Inazio Burlatara joango da Pamplona taldearen aurka jokatzeko. Cesar Gonzalezen itzulera...

Ikusi...

2017. denboraldiko laburpena

01 Urtarrila 2018

Bukatu berri dugun denboraldiko laburpena Hona hemen bukatu berri dugun denboraldiaren laburpen txikia. Beisbol Eskola, Irialean Bilbon ospatutako Estatu mailako seriean azpitxapeldun geratu zen U15 talde mixota eta ohorezko mailako gure talde seniorrak agertzen dira bertan. Aurredenboraldiko eta udazken denboraldiko irudiak ere badira.  

Ikusi...

Tolosako Astros-aren bisita

30 Urria 2017

Udazkeneko ekintzen eta torneoen barruan, pasa den asteburuan Tolosako Astros (Frantzia) eta San Inazioren arteko partidua jokatu zen, Pedro Alday Memoriala ospatuz. Bai larunbatean eta bai igandean, bilbotarrak nagusi izan ziren . Frantziarrak joko hasieretan aurpegia eman bazuten ere, Bilbotarrak nagusi izan ziren.  Entrenatzaile bilbotarrak jokalari gazteak zelairatzeko aukera izan...

Ikusi...

GARAIPEN GARRANTZITSUA

12 Ekaina 2017

Garaipen banaketa Beisbol Barcelona taldearen aurka Bilbon. Jardunaldia positiboki hasi zen, lehen jokoa lortuz, baina ezin izan zen bigarren garaipen batekin biribildu. Garaipen horrek presioa eragingo zien Bartzelonakoei sailkapeneneko laugarren posturako. Emaitzak 5-7 eta 0-10 izan ziren.  

Ikusi...

PARTIDU ZAILA

04 Maiatza 2017

Asteburu honetan ligako lehen postuan dagoen Tenerifeko Marlins taldea jasoko dugu Bilbon. Kanariarren talde indartsua daukate eta iaz lortu ezin izan zuten ligaren borrokan dabiltza aurten. Asteburu honetan ligako lehen postuan dagoen Tenerifeko Marlins taldea jasoko dugu Bilbon. Kanariarrek talde indartsua daukate eta iaz lortu ezin izan zuten ligaren borrokan...

Ikusi...

HOBETZEN JARRAITZEKO HELBURUA

20 Apirila 2017

Aste Santuko geldialdiaren ondoren Beisbola bueltan da Sanirentzat. Azken emaitza txarren ondoren atsedenaldiak taldeari on egin izana espero dute bilbotarrek. Aste Santuko geldialdiaren ondoren Beisbola bueltan da Sanirentzat. Azken emaitza txarren ondoren atsedenaldiak taldeari on egin izana espero dute bilbotarrek. Ohorezko mailan Viladecans historikoaren bisita jasoko dute. Pasa den denboraldiarekin alderatuz...

Ikusi...

LOGIKA BETE DA

03 Apirila 2017

Asteburu txarra San Inaziorentzat, asteburuko partidu guztiak galdu bait ditu, gainera alde handiz. Talde biak beraien mailetako egungo txapeldunen aurka jokatu zuten, eta beraz bazekiten zaila izango zela. Asteburu txarra izan da San Inaziorentzat, izan ere asteburuan jokaturiko partidu guztietan alde handiz galdu zuten. Talde biek egungo txapeldunen aurka jokatu...

Ikusi...

IRTEERA ZAILAK

30 Martxoa 2017

Pasa den asteburuan gertaturiko atzerapen bikoitzen ondoren, taldeek berriz ere errepidea hartuko dute dagozkien partiduak jokatzeko. Lehen taldea Valentziara doa egungo txapelduna den Astrosen aurka jokatzeko. Pasa den asteko atzerapenen ondoren, taldeek berriz ere errepidea hartuko dute dagozkien partiduak jokatzeko. Lehen taldea Valentziara joango da egungo txapelduna den Astrosen aurka...

Ikusi...

BESTE DENBORALDI BAT

16 Martxoa 2017

Martxoaren 18 eta 19an ligako lehiaketa berria abiaraziko dute San Inaziako bi taldeek.  Ohorezko mailako taldeak Burlatara egingo du bisita igandean Beisbol Navarraren aurka lehiatzeko. Taldea iazko denboraldiarekin alderaturik berritasun askorekin dator. Urte honetan, meteorologiaren erruz, programatuta zeuden joko batzuk ospatu ezinik geratu ziren. Hori dela eta bateatzaile eta jaurtitzaileek...

Ikusi...

2017ko OHOREZKO MAILAKO EGUTEGIA

18 Otsaila 2017

Gure Ohorezko Mailako behin betiko egutegia uzten dizuegu zuen esku. Sanik Burlatan abiatuko du urtea Beisbol Navarraren aurkako partiduarekin. Bilbora etorriko den lehen taldea Sant Boi talde handia izango da. Bilbotarrek Kanariar uharteetan bukatuko dute beraien denboraldia, Uztailean.  

Ikusi...

2016 � ARGAZKIEN LABURBILDUMA

30 Abendua 2016

Hemen duzue bukatzen ari garen denboraldiko laburbilduma. Hemen duzue bukatzen ari garen denboraldiko laburbilduma txiki bat. Irailean Iruñean ospatutako Estatu Mailako 15 urtez azpikoen Seriean 4 postua eskuratu zuteneko argazkiak, Beisbol Eskolako argazkiak, Ohorezko mailako   eta 1. “A” mailako-Iparraldeko Ligako gure bi talde seniorrek denboraldian...

Ikusi...

UDAZKENEKO LEHEN TESTA

24 Urria 2016

Pasa den asteburuan Tolouseko Astros taldeak bilbotarrei irabazi eta gero, denboraldiko bigarren zatia hasiko da San Inaziorentzat. Denboraldi amaieran ohikoa bilakatzen ari den bisita izango da eta geratzen den lehiaketa prestatzeko oso baliogarria. Sanik 1.maila “A” Iparraldeko multzoan 3. Sailkatzea du helburu. Pasa den asteburuan Tolouseko...

Ikusi...

LANDUTAKO GARAIPENAK

11 Uztaila 2016

Asko kosta eta gero 2 garaipen baliotsu eskuratuta etorri da San Inazio Viladecansetik. Garaipen hauek, erabakigarriak izan daitezkeen azken 2 jardunaldietarako indarra eman liekete. Bilbotarrek kataluniarren erasoei aurre egin zieten eta abantaila mantendu zuten partida bietan, 9-6 eta 8-5 bukatu zirelarik.  

Ikusi...

Helburu argia

07 Uztaila 2016

Azkenaurreko irteera egingo dute Sanikoek. Oraingoan sailkapenean azken postuan dagoen Viladecans taldearen aurka lehiatuko dira. Pamplonaren aurka lortutako garaipen bikoitzaren ondoren, bilbotarrek azken urteetan helburua bete ezinik itzuli diren bidaia egingo dute. Gainera, Kataluniarrek, Azkenengo asteetan hobekuntza nabarmena izan dute beraien errendimenduan, izan ere azken jardunaldian, denboraldiko lehengaraipena erdietsi zuten...

Ikusi...

Aukera gabe Tenerifen

13 Ekaina 2016

Porrot Bikoitza jaso du Sanik Marlins taldearen aurka Kanarietan. Etxekoak jaun da jabe izan ziren lehen jokoan, bigarrena askozaz ere lehiatuagoa izan zen bitartean. Lehen partida 0-11 bukatu zen eta bigarrena 3-8. Porrot Bikoitza jaso du Sanik Marlins taldearen aurka Kanarietan. Etxekoak jaun da jabe izan ziren lehen jokoan, bigarrena...

Ikusi...

TENERIFERI EGINGO DIO BISITA SANIK

09 Ekaina 2016

CB Barcelona taldearen aurka jokatutako partida bikaina eta gero , ligako egungo txapelduna bisitatu beharko dute Bilbotarrek. Uhartetarren aurkako partidak beti dira zailak, eta oraingoan, nahiz eta bolada onean egon, norgehiagoka  gogorra espero da. CB Barcelona taldearen aurka jokatutako partida bikaina eta gero , ligako egungo txapelduna bisitatu beharko dute...

Ikusi...

HASIERA EZINHOBEA EMAN DIOTE BIGARREN ITZULIARI

06 Ekaina 2016

Asteburu ezinhobea izandu Sanik, CB Barcelona taldearen aurka bi garaipen eskuratuz. Partida biak lasterketa bategatik erabaki ziren: 0-1 eta 3-4. Asteburu ezinhobea izan du Sanik, CB Barcelona taldearen aurka bi garaipen eskuratuz. Partida biak lasterketa bategatik erabaki ziren: 0-1 eta 3-4. Cesar Gonzalezek bere hirugarren garaipena eskuratu zuen, soilik 3...

Ikusi...

2. buelta hasiko da

02 Ekaina 2016

Bi asteko atsedena eta gero Sani berriz ere martxan da. Sailkapeneko hirugarren postuan dagoen  CB Barcelona handia hartuko du etxean. Bi asteko atsedena eta gero Sani berriz ere martxan da. Sailkapeneko hirugarren postuan dagoen  CB Barcelona handia hartuko du etxean. Bigarren itzuliko hasiera honetan lehen itzuliko emaitzak hobetzea espero dituzte,...

Ikusi...

FR

09 Maiatza 2016

Ikusi...

FR

25 Apirila 2016

Ikusi...

.

13 Urria 2014

Ikusi...

.

27 Urria 2009

Ikusi...

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).