10. Jardunaldiaren atzerapena

11 Urtarrila 2017

Larunbat honetan, Urtarrilak 14, Txurdinagako Kiroldegian ospatzekoa zen eta 10. Jardunaldiari zegokion Bidaideak Bilbao BSR eta AMFIV taldeen arteko partidua atzeratu egingo da 22 urtez azpiko Europako Txapelketa dela eta. Talde galiziarreko jokalari batzuk txapelketa horretan izango dira.

Honetaz gain, Ohorezko mailako eta lehen mailako partidu batzuk atzeratu egingo dira arrazoi berdina dela eta.Europako Txapelketan maila gorenean eta bigarren mailan dabiltzan jokalariak hartuko dute parte.

Amfiv taldearen aurka jokatu beharreko partidu hau, Otsailaren 4ean jokatuko da Txurdinagako Kiroldegian.

 

Urte honetako lehen partidua Valladoliden jokatuko du Bidaideakek Urtarrilaren 21ean, horrela Ohorezko mailako lehen itzuliari agur esango diotelarik.

 

22 urtez azpiko Espainiako Selekzioak txapelketa honetan parte hartuko du, Erresuma Batua, Frantzia, Turkia, Alemania, Israel, Herbeerak eta Italiarekin batera.

 

Lehiaketa honetan, Ekainaren 8ª eta 16ª bitartean Toronton (Kanada) ospatuko den 23 urtez azpiko Mundialerako 5 plaza egongo dira jokoan.

 

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 944423960
  • 944068785
  • Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Gune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu

Zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen ez baduzu, horien erabilera onartzen duzu Gehiago jakin

Onartzen dut