2015-2016 denboraldirako edo 2016. urterako kirol kluben artean banatuko dituen diru-emateen deialdi

28 Iraila 2015

Bizkaia Bizkaialde Fundazioa 2000. urtean sortu zen, Bizkaiko eliteko kirola sustatzeko eta garatzeko euskarri eraginkorra izan nahian; izan ere, elkartearen helburuetariko bat da Bizkaiko klubek lehiakortasun mailarik handienak eskuratzeko aukerak izatea eta horiei eustea, baldin eta estatu mailako lehiaketetan euren kabuz egoera nabarmenetara iristea lortu badute. Gauzak horrela, fundazioak argitaratu nahi du 2015. Urtean Bizkaiko Kirol Klubei diru entregak emateko deialdi hau.

 

 

GAIA.-

Deialdi honen gaia da kirol klubei diru entregak emateko deialdia egitea, taldeek kategoria gorenei eusteko aukerak izan ditzaten.

 

 

Deialdia bi multzotan banatzen da:

 

1.- Liga sistemadun lehiaketetan parte hartzen duten kirol modalitateetako klubak.

2.- Liga sistemarik gabeko lehiaketetan parte hartzen duten kirol modalitateetako klubak.

 

ESKABIDEEN AURKEZPENA.- :

 

Non aurkeztu: Helbide honetan aurkeztu behar izango dira: Kirol Etxea K/ Martín Barua Picaza, 27. zenbakia, behean

 

Noiz aurkeztu: Eskabideak aurkezteko epea 2015eko urriaren 1etik 20ra, biak barne izango da.

Deialdia

Eskaeraren inprimakia

Hartzekodun fitxa

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 946 083 776
  • 649 15 61 51
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).