AMIAB ALBACETE 77 vs BIDAIDEAK BILBAO BSR 67
05 Abendua 2016
Bilbao BSR taldeak ezin izan du garaipena erdietsi Amiab taldearen aurka, nahiz eta hirugarren laurdenera arte aguantatu.
Etxeko taldeak nagusitasuna erakutsi zuen erreboteetan. Bidaideakek baloi asko galdu zituen eta Carriónen gizonez abantaila lortzeko baliatu zituzten.
Bizkaitarrek zorte txarra izan zuten zenbait unetan. Partida hasi eta bi minutu baino ez zirenean pasa Diazek min hartu zuen eta jokalari altuenen aldaketak zaildu zituen. Maning britainiarra horretaz probestu zen eta eremua kontrolpean izan zuen. Bilbao BSRk lanean jarraitu zuen, eta partidua oso berdindua zegoenean, erasoan eta defentsan egindako hutsegite batzuk partidua asko zaildu zien eta Amiab partiduaren jabe egin zen.