ANDRÉ VERGAUWEN CUP. Toulouse (Frantzia). 2017. Apirilak 28-30

27 Apirila 2017

André Vergauwen txapelketa jokatuko du Bidaideak Bilbao taldeak Okzitaniako Toulousen.

Ligak atseden hartuko du Europako azken faseak jokatzeko. Bidaideakek Frantziako Tolosa hirira bidaiatuko du André Vergauwen Cul/Euroleaue 2 txapelketa lehiatzeko. Lehiaketa Eruopar batean parte hartzen duen hirugarren aldia izango da bilbotarrentzat.

Bilbao BSR txapelketa honen zailtasunaren jakitun da, baina ilusio handiarekin doa. Domingo Gilen taldeak aurreko urtean Bosnian eginiko paper ona errepikatu nahi dute txapelketa honetan.

 

Europan sona handia duten taldeak izango dituzte bizkaitarrek aurrean, besteak beste Turkiako Galatasaray, Frantziako CS Meaux BF, Giulianova italiarrak dira Mantxako Amiabekin batera Europako titulua irabazteko hautagai nagusiak. Bidaideakek txapelketa hau lortzeko gaitasuna du.

Bidaideak Bilbao BSR B multzoan dago, Deco Amicacci Giulianova (Italia), CS. Meaux BF (Frantzia) eta Kardemir Karabükspor Kulübü (Turkia) taldeekin batera.

Etxeko taldea den Toulouse IC (Frantzia), A multzoan dago Galatasaray S.K (Turkia), Amiab Albacete (Espainia) eta Oldham Owls (Ingalaterra) taldeekin.

Petit Palais Des Sports eta Gymnase Arnauné pabilioiak, izango dira txapelketako egoitzak. Palais Des Sports kantxak hirugarren eta laugarren postua eta final handia hartuko dituelarik.

 

ANDRÉ VERGAUWEN CUP

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).