Arraun denboraldi berria
16 Ekaina 2016
Urtero legez, ate joka datorkigu uda, hain gurea den Arrauna puri-purian dagoen urtaroa.
Eta, hori aprobetxatuta, Bizkaia Bizkaialde Fundazioak sendotu egin gura du gure kulturaren eta kirolaren sustraiekin dugun lotura, Bizkaiko arraun-klubak sustatzeko kanpaina baten bidez.
Ordezkatuta gauden lehiaketa guztietan egiten dugun bezala, Bizkaia Bizkaialde Fundazioaren partetik bultzada eman gura diegu gure taldeei denboraldi berriari begira. Lorpen handienak izan ditzatela opa diegu, onenak irabaz dezala beti eta gureek, beti, dagokion lekuan utz dezatela Bizkaiaren izena.
Lorea Bilbao

