Asko kostatako berdinketa lortu du Leioa WLB taldeak derbian

06 Otsaila 2017

Leioarrek partiduko azken zatian berdindu dute Waterpolo 98´02 nafarren aurka eta oso puntu sufritu eta baliotsua lortu dute, hiru partidu jarraian galdu eta gero bolada txarrari agur esanez.

Leioa WLB eta Waterpolo 98´02 taldeek berdinketa lortu zuten Askartza Guneko igerilekuetan jokaturiko derbi ikusgarrian. Partiduak oso momentu onak izan zituen, harmailetan giro itzela egon zen eta partidua irekita egon zen azken jokaldira arte.

Talde biek erasorako grina erakutsi zuten hasieratik, aurkariaren atea bilatuz etengabe. Lehen laurdena 3-3 bukatu zuen. Bigarren laurdenean partiduak erritmo berdinarekin jarraitu zuen, bukaeran 7-6. Zelai aldaketak kalte egin zion etxeko taldeari, 0-3ko partzialarekin eta Leioarrek 2 goleko desabantaila zuten.

Azken laurdeneko hasieran arbitroek Uxue Hernandez kanporatu zuten eta Nafarrak 7-10 jarri ziren aurretik. Dena galduta zegoela zirudienean Leioarrek bi gol sartu zituzten jarraian eta 9-10 jarri ziren. Partiduaren azken uneetan berdinketa lortu zuten eta azken jokaldietan talde biek gol bana sartu zuten eta 11-11koa ezarri zuten.

Puntu honi esker Leioarrek bigarren postuan jarraitzen dute 5 puntura eta azken hiru partidetako bolada txarrari agur esan diote. Sailkapena oso konprimitua dago

Partiduaren fitxa: http://www.rfen.es/publicacion/waterpolo/asp/ficha.asp?cod=16637

 

Sufrido empate para el Leioa WLB en el derbi

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).