Badator Leioara CN Sabadell!

02 Abendua 2020

Superkopako egungo txapeldun eta emakumezkoen waterpoloko munduko potentzia handienetako batek leioarrak bisitatuko ditu larunbat honetan (15: 30etan).

 

Larunbat honetan, Leioa WLBk CN Sabadell (Askartza ikastetxeko igerilekua, 15: 30etan) hartuko du emakumezkoen Ohorezko Mailako seigarren jardunaldian. Kataluniarrek Leioa bisitatzen duten lehen aldia izango da.

 

Leioarrek ia aurkezpenik behar ez duen taldea hartuko dute. Sabadelleko taldean nazioarteko waterpoloko figura handiek jokatzen dute. Laura Ester, Maica Garcia, Mati Ortiz, Judith Forca, Sabrina van der Sloot, Ekaterina Tankeeva eta Maartje Keuningek osatzen dute, besteak beste, etxeko eta Europako txapelketetan guztiaren alde borrokatzera deitua dagoen Sabadelleko taldea.

 

Leioa WLB, bere aldetik, kataluniarrei aurre egiten saiatuko da, baina ez da batere erraza izango bi taldeen arteko aldea ikusita. Hortaz gain liga hasieran ikasten jarraituko du, nahiz eta ez den leioarrentzat batere erraza izaten ari, alde batetik, mailaren gogortasuna eta bestetik, bermeekin entrenatzeko zailtasuna pairatzen ari direlako.

 

Seigarren jardunaldi hau lehen faseko bigarren itzuliko lehena izango da, nahiz eta leioarrek oraindik lehen itzuliko Sant Feliu taldearen aurkako partida (abenduaren 12rako aurreikusita) jokatzeko duten lehen itzuliko bost partidak osatzeko. Joaneko partidan Sabadellek 27-3 irmotasunez irabazi zion Leioari.

 

Partidaren garapena: https://rfen.es/es/tournament/996048/match/105701827/results

Partida streaming bidez: (hurrengo orduetan argitaratuko da lotura, klubeko sare sozialen bidez).

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).