BI LASTERKETETAN LEHIATUKO DA SOPELA WOMEN´S TEAM ASTEBURU HONETAN

08 Martxoa 2019

Denboraldi honetan aurrenekoz bi lasterketetan lehiatuko da aldi berean Sopela Wolen´s Team taldea. Euskaldun Torneoan alde batetik eta Begikako Omloop van de Westhoek lasterketan (1.1) beste batetik.

Belgikako lurretara joango direnek 14:00etan dute irteera Ichtegem-en. 131,2km-ko ibilbide gorabeheratsua izango dute harbidearekin tartekatuz. 10 aldiz igaroko dira Keiberg eta Catteberg-etik. Aldapa oso gogorrak ez izan arren seguru lasterketa malda hauetan erabakitzen dela.

 

Beste alde batetik, etxean geratzen direnek Zaldibarko Emakumeen Saria izango dute 11:45etatik aurrera. Euskaldun Torneoko hasierako lasterketa honetan zirkuitu bat burutuko dute hasieran. Bertan  Miota (2km %3,25) igoko dute Elorriotik eta ondoren Areitio izango dute zain 59.kilometroan (3km %4,1era). Ondoren berriz ere hasierako itzulia burutuko diote helmugako marra pasa aurretik Miota gainditu beharko dutelarik.

 

Dos frentes abiertos para Sopela Women´s Team

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).