BIDAIDEAK BILBAO 72 BSR vs CD. ILUNION 77
07 Azaroa 2016
Emozioz beteriko arratsalde-gaua bizi izan genuen Txurdinagan, non Domingo Gilen jokalariak garaipena lortzeko zorian izan ziren, azken denboraldietan porrotik ezagutzen ez duen CD.Ilunion talde indartsuaren aurka.
Partida Madrildarrek eramateko gako nagusietako bat, beraien aulkia izan zen. Izan ere oso aulki zabala dute, horri esker jokalari garrantzitsuenek atsedena hartzeko aukera dutelarik.
Bidaideakeko jokalariek, partidako une garrantzitsuenetan izandako zorte txarra ere erabakigarria izan zen, izan ere saskiratzeko errazak ziren zenbait jaurtiketekin ez zuten asmatu.