BIDAIDEAK BILBAO BSR 75 vs AMFIV VIGO 78
06 Otsaila 2017
Bizkaitarrak eta Galiziarrak hamargarren jardunaldiari zegokion atzeratutako partidua jokatzeko bildu dira gaur Txurdinagan. Partidu hau irabazten zuenak sari berezia zeukan, izan ere irabazleak Oviedo ospatuko den Kopan serie buru izateko aukera izango zuen.
Pontevedrakoak izan ziren nagusi, sailkapeneko hirugarren postua lortuz.
Txurdinagako taldeak azken jardunaldietan baino partidu hobea jokatu arren, ezin izan zuen partidua irabazi, bigarren zatia erabakigarria izan zelarik horretarako.
Bidaideak Bilbao BSR ondo hasi zen, partiduan nagusituz eta aurrea hartuz, baina bigarren zatian kanpoko taldea nagusi izan zen bukaeraraino.
Domingo Gilen mutilek hirugarren porrota jaso zuten jarrian, azken hau bereziki mingarria izanik.
Otsailaren 11n, Amivel Clinicas Rincón Txurdinagakoen aurkaria izango da. Hasiera batean maila baxuagoko aurkaria da eta bilbotarrek konfiantza berreskuratzeko baliatu beharko lukete, baina ez dago aurkari txikirik.
Saskiratzaileak:
Bidaideak Bilbao BSR:
Joshua Turek (22) / Amadou Tijane (22) / Chrystel Alquier (-) / Asier García (11) / Daniel Díaz (11). Cinco Inicial.
Txema Avendaño (6) / David Mouriz (3) / Patxi Suarez (-) / Alex Mendiluce (-) / J.M. Centeno (-) Enaut de Ángel (-)
Kanporaturik gabe.
Amfiv Vigo:
Julio Vilas (-) / Berni Costas (4) / Abdi Jama (25) / Lorenzo Envo (12) / Salvador Zavala (19) Cinco Inicial.
Manuel E. Lorenzo (-) / Shelley N. Cronau (2) / Agustín Alejos (16).
Kanporaturik gabe.