Bidaideak Bilbao BSR – Joventut de Badalona BCR
16 Urria 2014
Ohorezko mailan talde berria den Badalonako Joventuten aurka jolastuko du Bidaideak
Oskar Latak, aurtengo Bilbao Basketeko bigarren entrenatzaileak, partiduko ohorezko sakea egingo du. Latak bi urteetan zehar Nou Culleredo gurpildun aulkiko saskibaloiko taldea entrenatu zuen.
Malagan lehenengo ihardunaldian irabazi ondoren, Sandomingoren taldeak eskarmentu haundiko Joventut gainditu behar izango du larunbateko partiduan. Badalonako taldean bi jokalari dira nagusi. Alde batetik, entrenataile-jokalaria den Fabian Castilla eta bestetik, Enric Sanz internazionala, bere saskilatzailerik onena.
Badalonako taldeak iaz lortu zuen igoera Alcobensaseko Final Fourean. Aurtengo denboraldiko lehenengo partiduan aurreko astean, Getaferen kontran galdu zuen etxean (57-71). Bizkaitarrek haien publikoaren aurrean garaipena lortu nahi izango dute ikusle guztien babesa eta zaletasuna eskertzeko. Sandomingok larunbatean bere jokalari guztiekin jokatu ahal izango du . Lehenengo ihardunaldian Reguero, Juanfe eta Jorge gelditu ziren Bilbon lan egin behar izan zutelako.
Andaluzian erakutsi zuen bezala, defentsa gogorra eta erasoan baloiaren mugimendu arinak izango dira denboraldi honetako taldeko identitatearen seinaleak. Bilboko jokalariek ere, bai aurreko denboraldian, bai honetan beste gauza bat erakutsi nahi dute. Partidu bakoizean beste taldearen jokua oso ondo aztertzen da aurkariari nondik egin ahal zaion mina jakiteko. Bidaideak beste taldearen jokatzeko erara moldatzen da. Sandomingok oso ondo prestatzen du partidu bakoitza. Eta Joventut ez da izango aurkari erraza. Eskarmentu haundiko taldea da, eta nahiz eta berriak izan ohorezko mailan ,eta lehenengo partiduan porrota jaso arren, oso partidu zaila izango da.
Bilboko jokalarik nagusienek oso partidu ona egin behar izango dute garaipena lortzeko. Iaz bezala, oso giro ona espero da Txurdinagan. Gero eta ikusle gehiago hurbildu ziren aurreko denboraldiko partiduetara, Azkenengo ihardunaldian Txurdinaga bete zen taldeak nola lortzen zuen bigarren posizioa ikusteko. Aurten giro berbera espero da. Ikuskizuna izugarria izango da. Hurbildu zaitezte Txurdinagara.

