BIDAIDEAK BILBAO BSR vs AMFIV VIGO
03 Otsaila 2017
Bilbao BSR eta Amfiv Vigok 10. Jardunaldiari dagokion partidua jokatuko dute, Italiako 22 urtez azpiko Europako Txapelketa dela eta atzeratu zena. Partidu garrantzitsua da talde bientzat,izan ere partidu hau irabazten duen taldeak kopa lehiatuko du serie buru bezala. Ilunion, Amiab Albacete eta Fundación Norte dira sailkapeneko lehen hiru taldeak eta laugarren postuagatik lehiatuko dira bizkaitarrak eta galiziarrak.
Pontevedrako taldea momentu onean dator,pasa den larunbatean Amiab Albacete talde indartsuari irabazi ziolarik Vigon.