Bidaideak Bilbao BSR 72 vs Getafe BSR 47
27 Apirila 2017
Garaipena eskuratu du Bidaideakek Getaferen aurka partidu txar bat jokatu ostean.
Talde biek hainbat huts egite egin zituzten partidu hasieran, bai erasoan eta bai defentsan. Pixakanaka Bidaideaken kalitatea agerian jarri zen eta atsedenaldiaren ondoren bere nagusitasuna erabatekoa izan zen.
Lepp eta Gaviraren lanari esker Getafe etxekoen pare ibili zen hasieran baina Gilen taldeak erakutsitako defentsak Madrildarrei etsipena sortarazi zien, askotan posesioa jaurtiketarik egin gabe bukatuz.
Saski azpian Bilbao BSR taldeak erakutsitako nagusitasunak lasaitasuna ekarri zion markagailuan. Hortik aurrera etxekoek joko hobea,kalitate handiagoa eta nagusitasun argia erakutsi zuten.
Bilbao BSR gaizki hasi zen baina pixkanaka partiduan nagusitzen joan zen azkenean erabat nagusi izateko.
Haasiera berdindua izan zen, bai onean eta bai txarrean. Gavira eta Leep jokalarien lan onak Madrildarrei esperantzak ematen zizkien. Aipatzekoa kolonbiarrak eginiko lana, bere hiruko bati esker lehendabiziko hamar minutuak 14-10eko emaitzarekin itxi zen. Emaitza horrek pistako joko exkaxa erakusten zuten.
Etxeko taldea nagusi, pixkanaka Getafe gogor bati aurre egin zion.
Orain Europaren txanda da. Bidaideak Tolousera joango da Euroleague 2/André Vergauwen Cup lehiaketa jokatzera. Lehiaketa hau apirilaren 28-30 bitartean ospatuko da Okzitaniako Tolosa hirian.
Ohorezko maila maiatzaren 13an bueltatuko da. Bilbao BSR taldeak AMFIV taldearen aurka jokatuko du Vigon.
Saskiratzaileak:
Bidaideak Bilbao BSR:
J. Turek (28) / A. Diallo (12) / P. Suarez (-) / A. García (17) / D. Mouriz (2). Cinco inicial.
T. Avendaño (6) / D. Díaz (5) / A. Mendiluce (2) / C. Alquier (-) / J.M. Centeno (-).
Getafe BSR:
L. Soria (-) / M. Berzal (2) / J. Leep (18) / J. Gómez (4) / J. Gavira (15). Cinco inicial.
D. Serapio (2) / P. Cubo (2) / G. Tapia (4) / C. Fryer (-)
Bost faltengatik kanporatua J. Gavira.