Bidaideak Bilbao BSR 73 vs Amivel I. F. Clínicas Rincón 42
14 Otsaila 2017
Garaipen argia lortu du Bidaideak Bilbao BSR taldean Amivel Clinicas Rincon taldearen aurka.
Etxeko taldeak lehendabiziko minututik dominatu du partidua. Defentsa ona eta joko ona erakutsi zuten lehen minututik azkeneraino, eta horri esker markagailuan aldea igo eta igo joan zen. Markagailuko aldeari esker etxeko taldeak urduritasun gabe jokatu zuen eta oso joko polita erakutsi zieten bertaratutako zaletu alaitsuei. Defentsan une batzuetan koordinazio falta erakuts zuten Txurdinagakoek eta Amivelek saskiratze erosoagoak lortzea ekar zuen.
Baina Bilbao BSR ez zuen intentsitatetik galdu baina bigarren laurdenetik aurrera saskiratzeetan zorte gabe ibili ziren, soilik jaurtiketa libreetan lortuz. Atsedenaldia eta gero etxekoek partida hasieran bezala aritu ziren, eta oraingoan bai, saskiratze asko lortu zituzten bai kanpoaldetik eta barrualdetik. Erakustaldia eskaini zuten Bilbotarrek, gustura zeuden kantxan, eroso, eta aukera guztiak baliatu zituzten. Aipatzekoa hirugarren laurdeneko jokaldi bat, non Garcia Mouriz eta Diaz hirukoteak jokaldi ikaragarri bate gin zuten. Bilbotar 13ak, David Mourizek Danileli eginiko pase bikain batekin hasitako jokaldia , Asierri eginiko asistentzia on bati esker, saskiratze dotore batekin bukatu zuten, 53-34koa jarriz.
Azken 10 minutuetan berdin jarraitu zuten. Etxeko taldea nagusi eta minutu gutxi jokatutako jokalariek bere aukeratxoa izan zuten. Bizkaitarrak jaun da jabe izan ziren, Bai Amadou Tijane eta Turek oso ondo aritu ziren bere aldeetan, aurkariei ate guztiak itxiz.
Garaipen honek lasaitua eman die bizkaitarrei eta Madrilera zentzazio hobeekin joango dira Ilunionen aurka jokatzeko datorren astean.
Saskiratzaileak:
Bidaideak Bilbao BSR:
J. Turek (32) / A. Tijane Diallo (10) / C. Alquier (-) / A. García (12) / D. Díaz (8). Hasierako boskotea.
D. Mouriz (11) / T. Avendaño (-) / J.M. Centeno (-) / P. Suarez (-) / E. de Ángel (-) / A. Mendiluce (-).
Kanporatu gabe.
Amivel IF. Clínicas Rincón:
F. Sanchéz (2) / J. Romero (7) / A. Santos (7) / L. Tathi (8) / J. Vargas (6). Hasierako boskotea.
F. López (2) / J. Vargas (6) / J. Mora (1) / W. Horta (-).
Kanporatu gabe.
Arbitroak: M. Gonzaléz – J. Cubero / J. Rubi.