BIDAIDEAK BILBAO BSR 77 vs ACE GRAN CANARIA 61
13 Abendua 2016
Bilbao BSR taldeak Ace Gran Canariari irabazi eta gero, hirugarren da sailkapenean.
Hasiera ona izan zuen Bidaideakek, hasieratik partida dominatuz. Partiduak aurrera egiten zuen bitartean Bilbao BSRk aurretik jarraitzen zuen. Atsedenaldia eta gero aurkariak partidari buelta eman nahi izan zion, Cristian Gómezen lan onari eta Smith eta Bernalen laguntzari esker. Bilbotarrei beldurra sartu zioten.
Amaierarako bost minutu falta zirenean 9 puntuko aldea zegoen markagailuan, baina defentsan eginiko lan onari esker eta saskiratzeetan asmatuta markagailua mantendu zuten. Azkenean 77-61.