BIDAIDEAK BILBAO BSR vs ACE GRAN CANARIA

09 Abendua 2016

Bidaideakek ACE Gran Canaria hartuko du Txurdinagan larunbat honetan ospatuko den azkeneko partiduan eta bere bolada onarekin jarraitzen saiatuko da.

Momentu onean iristen da Bidaideak asteburu honetako jardunaldira, naiz eta Mantxako lurretan merezi ez zuen porrota jaso orain gutxi. ACE, Zuzenak taldeari irabazi eta gero etorriko da Bilbora.

 

Aurpegi berriekin etorriko dira Kanaria Handikoak, baina beste behin, Bilbotar zaletuentzat ezagunak diren Cristian Gomez eta Juanjo Alonso. Aipagarria izan da Roberto Mena Balea Uharteetako jokalariaren baja, izan ere taldeko motorra izateko asmoz joan zen Kanarietara, baina aste gutxira Madrilera joan zen, CD Ilunion taldean jokatzeko. Ace Gran Canariak maila handieneko ohorezko postuetan jarraitzea izango du helburu, ligako eta kopako fase finalean sartzen saiatuko direlarik. Europan ahalik eta urrunen ailegatzen saiatuko dira. Alonso eta Gomez dira Kanariarren jokalari nagusiak. Bai bata edo beste, partida guztietan talde buruak izan dira. Argi dago Garcia San Romanen jokoa eta intentsitatea, bi jokalari hauen eskuetatik pasatzen dela.

 

Bilbao BSR jakitun da bide onetik jarraitzeko ezinbestekoa dela ACEri irabaztea. Goiko postuetan jarraitzeko, Ace Gran Canaria bezalako aurkari zuzenen aurka puntuak eskuratzea ezinbestekoa da. Gilek bere gizon guztiak izango ditu jokatzeko prest, baita Amiab taldearen aurka jokatutako partiduan eroriko baten ondorioz zelai utzi behar izan zuen Daniel Diaz ere. Bidaideakek Txurdinagako urteko azken partida irabazten saiatuko da, garaipena zaletu guztiei eskaintzeko.

 

BIDAIDEAK BILBAO BSR vs ACE GRAN CANARIA

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).