Bidaideak Bilbao BSR vs AMIAB Albacete

31 Martxoa 2017

Bidaideak vs Amiab, bosgarren eta bigarren sailkatuak aurrez aurre. Ligako goiko postuetan jarraitzeko partidua, puntuak gehitu beharreko partidua. Apirila Europa mailan ikus daitekeen Gurpil Gaineko Saskibaloi partidurik onenetariko batekin abiatzen da Txurdinagan.

 

Azken denboraldi hauetan talde biak goiko postuetan borrokatzeko aurkari zuzenak izan dira bai ligan eta bai Europa mailan ere. Larunbat honetan Lauko Finalari begira erabakigarria izan daitekeen partiduan elkar ikusiko dira. Amntxakoek Amfiv eta Ilunion taldeek ihes ez egitea bilatuko dute eta Bilbotarrek ligako borrokan jarraitzea.

Albaceten jokatutako joaneko partiduan Amiab taldeak 77-67irabazi zuen.

Amiabek gehienbat britainiarrez eta mexikarrez osoturiko taldea du eta posizio ezberdin guztiak ordezkatzeko, maila oneko jokalariak ditu.

Bilbotarrak partida honen garrantziaren jakitun dira, izan ere partida honez gain beste lau partida geratzen zaizkio jokatzeke. Partidu hauetan Lauko Finalean sartzeko hautagaiak diren hiru aurkari zuzen izango dira. Erroreak garesti ordainduko dira hemendik aurrera.

Garaipena Txurdinagan gelditzea bilatuko dute Bilbotarrek eta horretarako defentsa lan ona egin beharko dute azken partiduetan erabakigarriak izan diren Amiab taldeko barne-jokalarien aurrean. Erreboteak hartzeak ere berebiziko garrantzia du talde honen aurka, izan ere lan horretan oso ondo moldatzen dira aurkariak.

Defentsa sendoa eta jokoaren erritmo altua dira bez, Bidaideakek erakutsi behar dituen puntuak 2016-17 denboraldiko Ohorezko Maila irabazteko.

 

 

Bidaideak Bilbao BSR vs AMIAB Albacete

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).