BIDAIDEAK BILBAO BSR vs AMIVEL IF. Clinicas Rincon
08 Otsaila 2017
Bilbao BSR taldeak Malagako Clínicas Rincón taldea izango du aurkari. Domingo Gilen mutilek partida garrantzitsua daukate aurretik. Talde Bilbotarrak azken hiru partiduak galdu ditu eta lehen itzuliko partiduan 50-59 irabazi zuen taldearen aurka lehiatuko da.
Fernando Hierroren taldea hamargarren postuan dago eta garaipen gosez dator Bilbora, izan ere jaitsiera postuen ingurutik urrun egon nahi du. Momentu honetan Abencosa eta Midebarekin berdinduta daude hiru garaipenekin eta Gasteizko zuzenak taldetik puntu bakarrera.
Talde bizkaitarra, azken jardunaldietan eginiko hutsegiteak zuzentzeko lanean dabil. Taldearen kontzentrazioa oso garrantzitsua izango da, izan ere berdintasun gehiagoko uneetan erabakigarria izan daiteke.