Bidaideak Bilbao BSR vs Getafe BSR. Helburu desberdinak dituzten taldeak Txurdinagan.
21 Apirila 2017
Lehiaketa berriz ere bueltan da Bilbon eta Txurdinagakoek Getafe BSR izango dute aurkaria Europako Finaletara bidea emango duen jardunaldian.
Bidaideakek lehen itzulian 79-53 irabazi zien Madrildarrei. Emozio handiko partidua izan zen eta bigaren zati osoan Bizkaitarrak nagusi izan ziren.
José Leep, Bidaideakeko jokalari ohia, Juan de la Ciervaren taldearen jokalari garrantzitsuenetarikoa da, izan ere saskiratze eta asistentzia gehien egin dituen jokalaria da. Leep taldearen erreferente nagusia da. Gaviriak ere eremuan dominatu egiten du. Kolonbiarrak eta Bidaideakeko jokalari ohiak Madrildarren bikote nagusia osatzen dute.
Getafe BSR taldeak bere jokoa abiaduran eta kanpoko jaurtiketan oinarritzen du gehienbat. Bilbotarrek errebotearen itxiera eta barneko jokoa baliatuko dute jokoan dauden puntuak lortzeko.
Getafek 61-45 irabazi zion aurreko jardunaldian Zuzenak arabarrei eta garaipen honekin jaitsiera zuzeneko postuetatik kanpo daude Mideba eta Clinicas Rinconekin batera azkenaurreko postuan ez geratzeko lehiatuko dira. Postu horretan bukatzen duenak maila mantentzeko kanporaketa bat jokatu beharko du bigarren mailako bigarren sailkatuaren aurka.
Bilbao BSRk jokalari guztiak izango ditu jokatzeko prest eta hortaz, errotazioak egiteko aukera izango du entrenatzaileak. Bilbotarrek nazioarteko partiduak jokatu dituzten jokalariak dituzte eta atsedena ondo etorriko zaie.
Bidaideakekoek Begirada Lauko Finalean jarrita badute ere, begi bat Toulousen ospatuko den fase finalari begira izango dute.