Bidaideak Bilbao BSR talde bueltan da

28 Iraila 2016

Domingo Gilen mutilek ilusioz abiatzen dute denboraldia, gurpil gaineko saskibaloiak merezi duen tokia lortzeko lanean jarraitzeko gogoz.

Aldaketa gutxi izan ditu taldeak, soilik Ruben Visoren irteera  Gasteizeko Zuzenak taldera. Txema Avendaño santutxuarrak taldean jarraituko du.

 

Aurpegi berri bakarra izango da denboraldi honetan, Chrystel Alquier Frantziarrarena.  Bilbao BSRko historian bigarren jokalari emakumezkoa izango da.

 

Zalantzarik gabe, Daniel Diazen errekuperazioa da Bilbotarrentzako albisterik onena, iazko errege kopan lesio larria izan baitzuen.

 

Rion izandako lau jokalariak urrian ekingo diote entrenamenduei

 

 

Aurre-denboraldian partida bakarra jokatu dute bilbotarrek. Partida hori  Salto Bera Bera gipuzkoarren aurka jokatu zuten eta garaipena Bilbotarrentzat izan zen.  Aurre-denboraldiko hurrengo partidak honakoak izango dira:

 

Urriak 1, Zuzenak vs Bidaideak Bilbao BSR

Urriak 15, Bidaideak Bilbao BSR vs Fundación Grupo Norte

 

Ligako lehen partida Urriaren 22an jokatuko dute Bilbon, Ferroleko Abeconsa Basketmi taldearen aurka.

 

 

Bidaideak Bilbao BSR.

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).