Bilbok beste porrot bat jasan du aurkari zuzen baten aurka

28 Azaroa 2019

Nesken Areto Futboleko Bilbo taldeak beste aukera bikain bat galdu du maila salbatzeko borrokan Leganesen aurka 1-2 galdu eta gero. Gorritxoek aurreneko gola jasi eta berehala jaso zuten baina Pitxiren gol bati esker berdinketarekin joan ziren atsedenaldira. Orekatua izan zen partidua baina talde madrildarrak garaipen garrantzitsua lortu zuen amaitzeko lau minuturen faltan sartutako golari esker. Hamalaugarren dago azken sailkapenean, 5 punturekin eta jaitsiera postuetan.

 

“Partidu lehiatua izan da oso eta uste dut ondo jokatu dugula. Fisikoki zerbait falta izan zaigu eta atean ez dugu asmatu. Lehen zein bigarren zatian ez du inork nagusitasunez agindu eta gu ez gara aukera argiak sortzeko gai izan. Berdinketa merezi zuen partidua izan da. Lau minuturen faltan sartu diguten 1-2koa eta gero ez gara ondo ibili. Zerbait gehiago lortzeko aukera izan dugu” adierazi zuen Jose Andres Muñoz entrenatzaileak.

 

Hasierakoa: Jone, Almu, Jess, Andrea y Pitxi, equipo inicial. Ixone, Elena, Isa, Esti eta Raquel.

 

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).