Bizkaialde

Bizkaia Bizkaialde Fundazioak urteroko bilera egin du Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan

22 Otsaila 2018

Bizkaia Bizkaialde Fundazioko Patronatuko presidente eta Euskara eta Kulturako foru diputatu den Lorea Bilbao izan da ekitaldiaren buru, eta, han, lurraldeko kirolaren alde egiten duten erakundeak aintzatetsi da eta egindako esfortzuagatik eskerrak eman zaizkie.

 

Urteroko hitzordu honek Bizkaia Bizkaialde osatzen duten 40 enpresa, 25 klub eta 28 taldeko ordezkariak bildu ditu.

 

Bizkaia Bizkaialde Fundazioak urtero antolatzen duen ekitaldiak lurraldeko kirol arloko ordezkari ugari bildu ditu aurten ere. Fundazioko Patronatuko presidente eta Euskara eta Kulturako foru diputatu den Lorea Bilbao izan da ekitaldiaren buru, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan egin da, eta fundazioa osatzen duten 40 enpresa, 25 klub eta 28 taldeko ordezkariak izan dira han.

 

Lorea Bilbaok Fundazioa osatzen duten entitateak eta enpresak hartu ditu, baita Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatzen duen Bizkaia Bizkaialde Fundazioaren ekarpenak jasotzen dituzten klubetako kirolariak eta ordezkariak ere. Bilbaok hauxe azpimarratu du, “Bizkaiko Foru Aldundian nahiko geunke proiektu hau hazten joatea, gero eta enpresa gehiago izatea proiektu honetako partaide, eta dagozanen inplikazioa ere gero eta handiagoa izatea. Bizkaia Bizkaialde fundazioa 2000. urtean sortu zan, helburu garbi bategaz: lehia-maila gorenean sartzen eta bertan irauten laguntzea beste modu batean hori egitea oso gatx daukien klub bizkaitarrei, gorengo maila horretan lehiatzea ia ezinezkoa suertatzen jakenak. Bizkaiko kirolak behar gaitu. Talde-lanean segidu dagigula behar dau. Ezinbestekoa da enpresen inplikazinoa gero eta handiagoa izatea, horrek bermatuko dauzalako neurri handi baten kluben bizitasuna eta iraupena”

 

Fundazioak, “Kirolak Bizkaian behar gaitu” lemapean, kirolak lurraldean duen indarra handitzen jarraitzen du, Bizkaiko kirol eliteko klubei laguntza emanez. Helburu hori lortzeko, Bizkaia Bizkaialdek kirolaren alde egiten duten erakunde publiko eta pribatuen ahalegin ekonomikoak errentagarri bihurtzen laguntzen du.

 

2017-2018 denboraldi honetan Bizkaia Bizkaialde Fundazioak milioi bat euro baino gehiagoko babesa (1.050.000 €) emango die 15 kiroletan, 20 modalitatetan goren mailan lehiatzen diren 28 kirol talderi (15 gizonezkoak, 12 emakumezkoak eta 1 mistoa). Gainera, Fundazioak babesten dituen taldeen artean emakumezkoenak asko direla azpimarratu behar da.

 

Behean daude zehaztuta Bizkaia-Bizkaialde Fundazioak 2017-2018 denboraldian babesten dituen taldeak: SESTAO xake taldea, BIDEZABAL atletismo taldea, BILBOko SANTUTXU atletismo taldea, GERNIKA KEBS saskibaloi taldea, BIDAIDEAK BILBAO BSR saskibaloi taldea, ZUAZO eskubaloi taldea, SAN INAZIO beisbol taldea, CDC VELODROMO DURANGUESADO txirrindularitza taldea, ATHLETIC CLUB futbol taldea, BILBAO areto-futboleko taldea, STILO KIROL KLUBA areto-futboleko taldea, SAKONETA gimnastikako taldea, GAZTEDI SOKATIRA herri-kirolen taldea, JOLASETA hockey taldea, LEIOA WATERPOLO igeriketa taldea, GETXO IGERIKETA igeriketa taldea, METROPOLITANO patinaje taldea, ITSASOKO AMA arraun elkartea, KAIKU arraun elkartea, ZIERBENA arraun elkartea, BERMEO arraun elkartea, ONDARROA ARRAUN ELKARTEA arraun elkartea, GERNIKA RUGBY taldea, GETXO RUGBY taldea eta URDAITRI triatloi taldea.

 

Entitate eta enpresa hauek osatzen dute Bizkaia Bizkaialde Fundazioa:

Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Athletic Club, Ondobide, El Corte Inglés, IMQ, ITP, Iberdrola, Balzola S.A., Petronor, Nortunel, Idom S.A., Coca Cola, Euskaltel, Euskotren, Bilboko Portuko Agintaritza, Mikeldi ikasketa zentroa, Excavaciones Viuda de Sainz S.A. , Autocares discrecionales del Norte, Alaiki, Bizkaia Irratia, Boslan, Cantera Deportiva, Cycasa, Deia, El Correo, Ferrovial servicios S.A, Grúas y Transportes Ibarrondo, Guedan kirol zerbitzuak, Mundo Deportivo, Grupo Campezo, Herri Irratia, Grupo Acha movilidad Enkarterri S.A., Azul marino bidaiak, Producha Express Sistem, Evizalde S.L., Servicios Especiales de Codificación S.A., Sidenor, Lanmedia, Grupo Acha movilidad Lujua, Txorierri, Mungialdea eta Alse enpresa.

 

Bizkaia Bizkaialdeko ekitaldiaren prentsa oharrak

 

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 944423960
  • 944068785
  • Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Gune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu

Zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen ez baduzu, horien erabilera onartzen duzu Gehiago jakin

Onartzen dut