Bizkaialde

Bizkaitar Kirola "Euskara Nazioarteko Egunagaz

29 Azaroa 2017

 

Adiskide agurgarriak:


Duela 68 urtetik hona, urtero, abenduaren 3an, euskal gizarteak Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen du, euskara, bere ondasun propio eta berdingabea, babestu eta sustatzeko konpromisoa adierazteko.


Bide horretan, pertsona asko inplikatu dira egunero-egunero eta beren denbora, lana eta ezagutzak erabili dituzte gizarte-sarearekin konplizitateak sortzeko, euskarak dagokion lekua izan dezan lan arloan, hezkuntzan, osasun arloan, kulturan eta, jakina, kirolean.


Elkarlanerako eta taldean aritzeko espiritu hori oinarritzat hartuta, zuengana jotzen dugu asteburu honetan leku bat egin diezaiozuen euskarari eta zuen kirolari eta taldeek argazki bat egin dezaten euskararen Txantxangorriarekin, gero zuen sare sozialen bidez zabaltzeko, egun berezi horretarako prestatu den bannerrarekin batera.


Argi baitugu eskatzen dizuegun keinu txiki horren balioa biderkatzeko gai izango dela euskara, eta, hala, gizarte kohesionatuago bat, bizkaitar guztiontzako gizarte bat sustatuko dugu.

 

Adeitasunez, agur.

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 944423960
  • 944068785
  • Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Gune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu

Zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen ez baduzu, horien erabilera onartzen duzu Gehiago jakin

Onartzen dut