Boadilla jasoko du Leioa WLB taldeak

07 Martxoa 2018

Leioarrak larunbat honetan (17:00etan) bukatuko dute lehen,bigarren eta hirugarren postuko taldeen aurka jarraian jokatutako azken partidua. Boadilla hirugarren postuan dago, bizkaitarrek aurretik.

Leioa WLB taldeak CN Boadilla jasoko du etxean  larunbat honetan. Bizkaitarrak bi partidu zail jolastetik datoz, Vatalunya eta Concepción taldeen aurka, garaipena eta porrota jaso zutelarik urrenez urren.

Egutegiko zati gogor honetako hirugarren partiduan Boadilla Madrildarra izango dute aurren Jon Lopezenek. Hirugarren postuan daude aurkariak momentu honetan eta hain zuzen ere postu horren leian dabiltza bizkaitarrak, momentu honetan laugarren daudelarik.

Lehen itzuliko partiduan madrildarrak Leioa baino gehiago izan ziren.14-9 bukatu zen zalantzarik gabe Leioarrek denboraldi osoan jokatutako partidurik txarrena izan zena.

Leioa bolada onean dago eta joko on hori aprobetxatu nahiko du partidua irabazteko. Aurreko jardunaldian CN Catalunyak lehendabiziko porrota jaso zuen bizkaitarren aurka eta berdin jarraitu nahi dute.

Emakumezkoen Lehen Maila
14 jardunaldia
Leioa WLB vs CN Boadilla

Larunbata, 17:00 etan
Askartza Gunea
Sarrera eta parking-a dohainik

 

PREVIA - El Leioa WLB recibe al Boadilla

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).