CD. ILUNION 77 vs Bidaideak Bilbao BSR 52
21 Otsaila 2017
Porrota jaso du Bidaideak taldeak CD Ilunion taldearen aurka. Hirugarren laurdenean asmatu ezinik ibili dira Bilbotarrak eta garesti ordaindu dute, izan ere hortik aurrera Madrildarrek abantaila hartu dute markagailuan.
Hirugarren laurdenean gertaturikoa eta epaileek hartutako erabaki batzuk partidua etxekoen alde jarri zuten.
Ilunion taldeko jaurtitzaileek asko asmatu zuten eta erabakigarriak izan ziren azkenengo minutuetan. Amaieran 77-52.
Bilbao BSR taldeak Oviedora egingo du bidaia Kopa jokatzeko eta final laurdenetan berriz ere CD Ilunion izango dute aurkari. Beste txapelketa bat da eta beste partidu bat izango da. Bilbotarrek ilusio handiz abiaraziko dute Kopako txapelketa.