CD. Ilunion 86 vs Bidaideak BSR 76

28 Otsaila 2017

Final laurdenetako partidu garrantzitsua jokatu zuten Bidaideak eta Ilunion taldeek. Madrildarrek garaipena eskuratu zuten lan asko egin eta gero.

Bilbotarrek ez zuten ondo hasi partidua, izan ere hasierako minutuetan eskainitako jokoa ez zen nahikoa Ilunion bezalako aurkari garrantzitsu bat geldiarazteko.

Pixkanaka David Mouriz talde Bizkaitarra gidatzen hasi zen eta Tijane, Avendaño eta Tureki esker, markagailuan aurretik jarri ziren.

Baina Bywater eta Lathamek Ilunionek kalitate asko duela erakutsarazi zuten.

Bidaideak ez zuen etsi eta gauzak zail jarri zizkien Madrildarrei azken unera arte. Bikote madrildarrak aurreko astean egin bezala, oraingo honetan ere joko erabakigarria erakutsi zuten.

Nahiz eta ezin irabazi, partidu ona jokatu zuten Txurdinagakoek. Aurkaria baino gehiago izan ziren zenbait unetan, baina aurkarien joko ona eta jokalari guztien maila erabakigarriak izan ziren.

Kopa bukatuta, ligan kontzentratu behar dira Bilbotarrak. Datorren astean Bilbao BSRk Gasteizko Zuzenak taldea jasoko du.

Europa geroz eta hurbilago dago.

 

Saskiratzaileak:

CD. Ilunion:

F.J. Sánchez (2) / A. Zarzuela (11) / B. Latham (20) / R. Muiño (4) / T. Bywater (31). Cinco inicial.

J.M. Conde (-) / C. Vera (-) / P. Zarzuela (11) / S. Revuelta (2) / J. Llambi (-) / A. Silvela (-)

V. Pérez (-) / R. Mena (5).

 

Bidaideak Bilbao BSR:

J. Turek (27) / A. Diallo (13) / P. Suarez (1) / A. García (4) / D. Mouriz (18). Cinco inicial.

T. Avendaño (11) / D. Díaz (2) / A. Mendiluce (-) /E. de Ángel (-) / C. Alquier (-) / J.M. Centeno (-).

 

Terry Bywater britainiarra hautatu zuten partiduko MVPa.

 

CD. Ilunion 86 vs Bidaideak BSR 76

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 944423960
  • 944068785
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).